Teknologia albisteak

Spam arotik irten ez, eta sartu gara jada Slop aroan

Sustatu
2025-01-10 : 10:06

Hala nola SPAM-a den e-postako zaborra, SLOP-a da Interneten pilatzen ari den adimen artifizialarekin sortutako zaborra. Kaka pilatzen ari zaigula Interneten, lagunak. Lehen gure postontzi elektronikoetan bezala, beste hainbat bazterretan orain, Joxe Rojas adituak aipaturiko Internet apurtuaren teoriari oinarri emanez. Slop hitza zera da, beraz, neologismo bat, adimen artifizial sortzaileak sortutako eduki kaskarra definitzeko. 

Publizitatea

Applek albiste-laburpenak asmatzen ditu inolako axolarik gabe

Sustatu
2025-01-09 : 12:58

Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan ditzaketelako. Urte hasiera honetan nabarmendu daitekeen kasu larri bat da Apple egiten ari dena bere albiste laburpenekin, gezurrezko albisteak emanez eta ez gainera bere izenean, baizik eta kazetaritza-erakunde handien izenean,

Zinema eta Zientzia zikloaren 8. edizioa zenbait hiritan

Sustatu
2025-01-09 : 10:04

Zinema eta Zientzia zikloaren zortzigarren edizioa egingo dute urtarrila eta martxoa bitartean, Euskal Herriko hiri hauetan: Gasteizen (Artium Museoa), Donostian (Tabakaleran), Bilbon (EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena auditoriuma), Iruñean (Golem Baiona zinemak) eta Donibane Lohitzunen (Le Select zinema). Lehen emanaldia gaur da Artiumen Gasteizen.

Metaren irizpide berriak: bazterkeria libre Instagram eta Facebooken

Sustatu
2025-01-08 : 09:01

Metak bere moderazio politikak eta irizpideak irauli ditu Donald Trump Etxe Zurira itzultzeko bezperatan. Fact checker edo egiaztatzaile zerbitzuak etengo dituzte, eta komunitatearen oharrak jarri horren ordez (X/Twitterren bezala), eta aldi berean "adierazpen askatasuna" hedatuko dute, "zentsura" gutxitzeko. Adibide bat, zertaz ari garen ondo ulertzeko: baimenduta egongo dira "anormalitatea edo gaixotasun mentala egoztea generoaren eta sexu orientazioaren arabera, transgenerismoaren eta homosexualitatearen inguruko diskurtso politiko eta erlijioso baten kontestuan". Homofobia eta transfobia baimentzeko modu esplizitua, aplikagarri Metaren plataformetan, Facebook, Instagram eta Whatsappen alegia.

Espainiako eta Frantziako tokiak euskaraz txukun mapetan (azken aldaketekin)

Sustatu
2025-01-07 : 12:20

Euskaltzaindiak 2024an bere 32. eta 36. arauak berritu, hurrenez hurren, Espainiako Erresumako eta Frantziako Errepublikako herritar-izenak finkatuz, eta aukera baliatu du UZEIk mapa batean jartzeko izen horiek, eta bide batez, eskualde eta hiri nagusien izenak agerrarazteko.

Manifestazioa eta “J’accuse” autoinkulpazio kanpaina Korrikako mugalariekin elkartasunez

Sustatu
2025-01-06 : 08:41

Iazko martxoaren 14an, Korrikarekin batera, 36 migratzailek igaro zuten Bidasoako muga Santiago Zubitik, Espainiako estatutik Frantziakora. Urrian, zazpi lagun auzipetu zituen Frantziak migratzaile haiei laguntzeagatik ekintza hartan, 21. mendeko zazpi mugalari solidario. Lagun horiekin elkartasunez, manifestazioa antolatu dute urtarrilaren 26rako, eta auto-inkulpazio kanpaina hasi Interneten (hemen). Bete dezakezu, zubi bat zeharkatzen laguntzeagatik zeure burua erruduntzat joz, Korrikaren egunean migrazio prozesuan diren pertsonekin batera izan zinela elkartasunez adierazi.

Zetak eta Mitoaroa, zuzenean Primeran-en bidez

Sustatu
2025-01-03 : 10:25

"Mitoaroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu/ikuskizun emango ditu gaur eta bihar Nafarroa Arenan Iruñean. 15.000 sarrera segituan saldu ziren, baina etxetik ikusteko aukera ere izango da, Primeran plataforman bihar larunbata hilak 4, 22.00etatik aurrera. 

Turo, AEBetako bi atentatuetako alokairu-aplikazioa, Euskal Herrian erabilgarri

Sustatu
2025-01-03 : 08:43

Astean urtarrilaren 1ean bi eraso bitxi Estatu Batuetan: New Orleans hirian, harrapaketa hilgarria, eta 15 hildako (gidari hiltzailea barne); eta Las Vegasen Tesla auto baten eztanda Trump hotelaren atarian (hildakoa, gidaria). Kointzidentzia bitxiak bi kasuen artean, lotuta ez daudela dioten arren AEBetan: bi gidari atentatugileak militarrak, eta bi kasuetan erabilitako autoa Turo aplikazioaren bidez alokatutakoa izan da. Autoa alokatzearen Uberra, horrela definitu dezakegu Turo, eta Euskal Herrian erabilgarri dago jada (Lapurdin, zehazki).

...eta aurten ere itzuli da! Wisdomek 74 urte ditu (barrena) eta aurten arrautza bat errun eta ha

2025-01-02 : 09:30

...eta aurten ere itzuli da!

Wisdomek 74 urte ditu (barrena) eta aurten arrautza bat errun eta hazten ari da bere bikotekidearekin.

Aupa Wisdom!

https://friendsofmidway.org/wisdom-was-sighted-ne…

Munduko hegaztirik zaharrena,…, 2016-02-15

Azpitituluak 2025: bi mila filmetara iristeko erronka datorren urtean

2024-12-31 : 16:14

2024 urtea amaitzen dugu gaur Azpitituluak Euskaraz webgunean, 102 pelikula gehiturik katalogora, eta 158 telesail atal berri ere bai. Helburu gisa markatu genuen urte hasieran 250 azpititulu gehitzea, eta gainditu dugu (aurreko urtean ere kopuru bera izan genuen erronka gisa). Baina urte berrirako, 2025erako, erronka berria planteatu nahi diogu gure buruaru, 1.800 film baino gehiago ditugunez jada (1.809 une honetan): filmetan gehiago zentratzen bagara, baietz 2.000 film izatera iritsi.

2024 urteko hitzak: Klima-aldaketa, kakazte, oldarraldi (berriro?)...

Sustatu
2024-12-31 : 12:40

Aurreko urteetan bezala, abenduan jakinarazi zuten UZEIk eta Euskaltzaindiak zein izan zen, beraien aburuz, 2024ko hitza: Klima-aldaketa. 2023an hitz zerrendatxo bat jakinarazi zuten (beef eta oldarraldi tartean), eta 2022an zorioneko izan zen. Berria egunkariko euskara taldeak 2023ko hitz haietako bat erabaki dela 2024koa: oldarraldi judiziala. Eta aukeraketa partikularrak ere egon dira hortik.

Harmony Music euskaratuta: musika jogailu interesgarri eta librea

Sustatu
2024-12-27 : 08:53

Harmony Music programa libreak euskara ikasi du. Etxepare Lizeoko teknologia irakasle honen lan saiatuari esker, 1.10.4 bertsioa deskarga dezakezue GitHub-eko esteka honetan.

Argazkien artxiboa eta Umap-eko iturriena gehitu dira Sustaturen artxibora

Sustatu
2024-12-26 : 09:39

Sustaturen artxiboa, 21. mendeko lehen laurden honetako Interneteko eta teknologia-jardunaren lekukotza konpletoena euskaraz, eduki berriekin aberastu dugu. Maiatzean (ikus albistea) Umap-eko traolekin eta analisi soziolinguistikoekin eta TBX izan zeneko bideoekin osatu genuen artxiboa, eta orain, Umap-etik berreskuratutako beste eduki batekin, euskaraz gehien partekatutako informazio iturriak; eta Argazkiak.org eta Sustatuko argazki biltegia izan zeneko artxiboekin. 

'Maite zaitut': Pirritx, Porrotx eta Marimototsen omenezko festa erraldoia

Sustatu
2024-12-25 : 17:08

'Maite zaitut' kantak 20 urte bete dituela-eta (aitzakiarik behar balitz). herri omenaldi erraldoia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldoko BECen datorren maiatzaren 3an. Sarrerak salgai daude jada Nikeremaitezaitut.eu webgunean, eta adi, 14.000 da ikusle topea.

Idazle mentoretza programa ireki du EIEk

Sustatu
2024-12-23 : 11:43

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) mentoretza programa bat abiatu du. Literatur proiektu bat esku artean daukanak (narratiba, poesia, antzerkia, komikia...) interesgarri iritzi dakioke, idazketa-bidea ez baduz akarrik egin nahi. Urtarrilaren 28ra arte bidal daitezke proiektuak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››