Arreta deitu digu Eider Rubio dantzariak Dantzan.eus agerkarian idatzi duen artikulu interesgarriak. Christoph Weiditz alemanak 1520ko hamarkadan Europan zehar egindako bidaietan marrazki bikainez dokumentatu zituen jantzietan Euskal Herriko mordoxka bat marraztu zituen. Rubiok azpimarratzen du, besteak beste, dantzarako jantziak zer ziren; baina guri atentzioa deitu digu Weiditzek aipatzen duen irudi honetarako deskribapenak: "Euskal herriko emakume baten mendira joateko jantzia."
Ez zen behar Quechua, North Face eta Ternuarik, nonbait, mendira igotzeko. Baina mengala buruan, bai, emakumezkoen kasuan. Izan ere, buruko ikoniko euskalduna, 21. mendean batez ere Mari Domingiren ohiturak zabaldu duena Christoph Weiditzen Trachtenbuch (Jantzien liburua) delakoan agertzen dira ondoen dokumentatuta (beste iturri batzuetatik badakigun arren erabiltzen zirela).
Trachtenbuch delakoaren orriak hor daude Wikimedia Commonsen, eta 111. orritik dauden zenbait orritan agertzen dira emakumezko euskaldunak.
Eredu horietan, bide batez, Kristobal Balentziaga jostuna oinarritu zen hainbat mengala berregiteko, zeinak Donostiako San Telmo museoan dauden erakusketan.
Mengala, halaber, iritsi da Wikipediaren ekimen interesgarri horretara, Euskal Herriko historia 100 objektutan. Ehun elementuetako bat dugu buruko hau, oihal harrotuaz osatua eta barrutik zumez indartua.
Erantzun
Sartu