Teknologia albisteak

F-Droid aplikazioak jaisteko webgunea, euskaraz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:25

F-Droid da baliabide bat Android plataformarako aplikazioak jaisteko baliabide bat, Google Play ofizialetik (eta nolabait ere Googleren kontroletik aske) kanpo dauden app-ak aurkitzekoa. F-Droid aplikazioa bera euskaratuta zegoen duela denbora bat, Librezaleri esker; eta orain webgunea ere euskaratu dute.

Aldatsa sinatzen duen informatikari euskaldunak zabaldu du berria, eta interfazeaz beraz gain, bertan dauden aplikazioen deskribapenak euskaratzea komeni dela aipatu du. Hain zuzen ere, hizkuntza bat gehitzeko webgunea osorik itzultzea eskatzen dute, baita biltegiko aplikazioen deskribapenen %10a ere. Eta azkenengo alor honetan badago lan pixkat.

Lagundu nahi izanez gero, aukera hemen, Weblate itzulpen plataformaren bidez.

F-Droiden aurkitu daitezkeen aplikazioen errepaso bat, webgune euskaratu berrian. Google-mundu batetik libreago ibiltzeko, e-posta bezeroak, telekonferentzia tresnak, eta beste konektibitate tresna batzuk atal honetan. Jokozaleentzat, jokoen kategoria ere, noski.

F-Droid erabiltzeko: https://f-droid.org/eu/ webgunea, eta aplikazioa jaisteko hor bertan lehen orrian duzu aukera.

Erantzun

Sartu