
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko berrirakurketa bat, eta askoz gehiago, herri baten, bertako biztanleen eta haien hizkuntzaren erretratu hunkigarri bat.
Hilen agerpena mimetizatzeko balio du adumen artifizialak (AA), Pello Zabalaren kasuak erakutsi digun bezala, baina baita bizidunentzat ere. Bereziki alferrak eta aberatsak badira, zertarako ahots eta irudiz agertu zerbaitetan adimen artifizialak ordezka baitzaitzake? Adibideak jarraian.
Euskaraldiaren motiboz estreinatu zuen EITBk Ahalaken fikziozko podkasta, eta bere zortzi atalak entzungai daude jada Guau plataforman. Euskararen jatorriari buruzko misteriozko fikzio bat, objektu eta pasarte historiko erreal desberdinak lotu dituena. Une horietako bat, Arantzazuko 1968ko Euskara Batuaren sorreraren batzarra, eta hori agertzen den atalean audio-zinta zahar bat agertzen da errelatoan: Pello Zabala fraide, idazle eta meteorologo zenaren ahotsa da, adimen artifizialez (AA) berregina (2022an hil zen Zabala).
2025eko lehiaketan aurkezturiko itzulpen-proiektuen esleipenaren berri ematera gatoz.
Gazteen Euskal Behatokiak EAEko gazteen sare sozialen inguruko inkesta baten emaitzak zabaldu ditu. Datuen arabera, euskararen erabilera sare sozialetan 15-29 urteko gazteen artean ehuneko 6,6 puntu hazi da azken hiru urteetan, % 43,6an kokatuz (2022 eta 2025eko neurketak dira).
EuskaraldiarenKoordinazio Mahaiak igandean amaitu zen Euskaraldiaren lehen balorazioa egin du, baikorra oso: “Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”. Gutxienez 130.000 lagunek izena eman zutela kontatu dute, eta horiei hain zuzen deia zuzendu diete, balorazioa osatzeko garrantzitsua izango delako Euskaraldian parte hartu duten belarriprest eta ahobizi guztien bizipenak jasotzea, eta horretarako espazio batm ireki dute webgunean, Euskaraldia.eus/bizipenak . Gonbidatuta zaudete gunean sartu eta ariketan bizitakoak partekatzera.
Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak, ikas-egoeretan Wikipedia lantzeko programa du martxan: Wikikasi.
Google (edo bere enpresa matrizea, Alphabet) munstro bat da, hainbat adarrez osatua, eta badirudi bakoitza bere aldetik, hor ari direla alde guztietan adimen artifiziala (AA) sartzen. NotebookLM-rekin sorkuntzarako emandako aukera berri-berriaz gain, Veo izeneko bideo-sorkuntzakoa ere badute (Veo 3 bertsio harrigarriarekin) eta orain beste tresna bat ere publiko egin dute: Google AI Studio.
Aste honetan ere egin dugu gure zuzenekoa Twitchen eta Segura Irratian, honakoak komentatuz: Arabako ortoargazki berriak, NotebookLM tresnak orain app bertsioa daukala, eta Kaixomundua lehiaketako aurtengo edizioak zer eman duen. Honen haritik, euskal ikastetxeetan sortutako webgune interesgarriak errepasatu ditugu, hala nola Hackintza Rebels bere itxura egunkaristiko politarekin (irudian), Bizi Gasteiz, Aztarnak.eus/ eta hizkuntza aldatzeko trukotxo horrekin (komentatu duguna), baita Euskalandare.eus.
Duela ia 25 urte digitalizatu eta sareratu zen Eibarko euskarako berbak jasotzen dituen hiztegia. Denbora ez da alferrik igaro eta sareko Eibarko Euskara Hiztegi Digitala goitik behera berritu berri duCodeSyntaxek, egituraz zein itxuraz. Eibar inguruko euskararen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko dagoen erremintarik erabilgarrienetakoa da Eibarko Udaleko Euskara Sailak kudeatzen duen tresna hau.
Udako Euskal Unibertsitatearen Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete dituen honetan, UEUk aurtengo uda ikastaroen irekiera Ingumaren gaineko jardunaldi batekin irekiko du. Ekainaren 11n izango da, asteazkenarekin, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza, goizez (Ordutegia: 10:00-14:00).
NotebookLM tresna, duela aste batzuk Sustatun aurkeztu genuen AA erraminta harrigarria, mugikorrean erabili daiteke orain aplikazio bidez (Android bakarrik oraingoz). Era berean, funtzio berri bat gehitu diote, Youtubeko bideoetatik laburpena egiteko aukera.
CodeSyntax enpresak Badihardugu elkartearentzat sortutako Appa Hi aplikazioak hitano sorta berria dauka bere baitan, Bergarako hika. Era berean, datorren larunbatean Oñatin Euskaraldiaren harira antolatu dute laugarren Hika Eguna, eta han ere Appa Hi erabiliko dute.
Puntueus Fundazioak antolatzen duen Kaixomundua lehiaketaren VI. edizioa amaierara iritsi da, eta Bilboko EITBren egoitzan egin da sari banaketa ekitaldia. Aurtengo edizioak inoizko parte-hartze handiena izan du. 68 ikastetxetako 1.600 ikaslek hartu dute parte, 587 taldetan banatuta, eta guztira 273 webgune aurkeztu dira. Olatz Arbelaitz PUNTUEUSen lehendakariak azpimarratu duenez, “kopuru hauek erakusten dute lehiaketak duen eragin positiboa hezkuntza komunitatean”.