Teknologia albisteak

Ezpata-dantza, Gipuzkoaren sinbolo (ekitaldia larunbatean)

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 08:15

Egunean Behin jokoaren babesleak, Ipuskoa 1025-2025 ekimenak, urtemuga honetarako prestatu duen ekitaldi nagusietako ospatuko du larunbatean, Donostian. Gipuzkoako ezpata-dantzarien topaketa handi bat, eta Muriska ikuskizunaren emanaldia. Izan ere, euskal dantzen artean, ezpata-dantzak Gipuzkoarekin lotura berezia du.

Beste euskal bazterretan ere egiten da, adibidez ezaguna da Lesakakoa, baina Gipuzkoaren sinbolo garrantzitsua da bereziki ezpata-dantza. Historikoki hiribulduetara lotuta egon da, eta lurralde osoa gurutzatzen du ohiturak komunitatearen ospakizun askotan. Aste honetan bertan, adibidez, asteartean Tolosan berriz egin zute Bordon-dantza. Beste ezpata-dantza aipagarri batzuk izaten dira Donostin Gorpuzti egunean, Antioko elizan santaisabeletan (Zumarragan), Deban San Roke jaietan... Gipuzkoako Foru Aldundiak urtero Urrezko Dominaren sariak ematen dituenean ere, ezpata-dantza izaten da ekitaldian.

Talde-lanaren adibide da dantza mota hau. Bere koreografietan eta moldeetan, eta taldez talde transmititu izan den ondarea delako. Horri balioa eta zentzua ematen diete dantzari diren herritarrek, komunitatea kohesionatzen eta artikulatzen duten boluntarioek, osatuko dute Donostian, Alde Zaharrean, ekainaren 28an larunbatekin antolatu den ekitaldia.

Egitaraua

Eguerditik aurrera gauzatuko da Alde Zaharreko ospakizun hori. Argia dantza taldearen eta Ikerfolken gidaritzapean, eguerdian kaitik abiatuko dira dantzariak eta ezpata dantza eskainiko dute zenbait leku esanguratsutan. 13:00etan, herritarrak ere dantza egitera animatuko dituzte Plaza Berrian.

Eta ondoren, iluntzean, Muriska ikuskizuna izango da Dan Telmo museoan. Juan Antonio Urbeltzek 1991n sortutako pieza koreografikoa da, eta bertan oholtzan 70 dantzari eta 15 musikari bilduko dira Zortziko eta Alakiketan ikuskizunen baitan. arratsaldean, Bi emanaldi egingo dituzte San Telmo museoko elizan, 19:30etan eta 20:30etan. Saioa doakoa da, baina aurrez museoan bertan eskuragarri egongo diren sarrerak lortu beharko dira.

Argazkia: Ezpata-dantzariak Diputazioko Jauregian Donostian. Wikimedia Commons, cc-by-sa Kezka Dantza Taldea.

Erantzun

Sartu