Latxa txatbota probatarako erabilgarri jarri du Hitz Zentroak, hemen: https://latxa.hitz.eus. Hala iragarri du euskarazko adimen artifizialeko (AA) ekimen honen sortzaileak, EHuko Hitz zentroak: "Jaso ditugun eskaerei erantzunez, zuen eskura jarri dugu Latxaren bertsio ahaltsuena, chatGPT-tik gertu dabilena, baina euskara txukunagoa sortuz."
Badira hilabete batzuk Googlek adimen artifizialeko (AA) emaitzak eskaintzen dituela bere bilatzailean, bere produktu askotan Gemini izenarekin AA integrazioa bultzatzen ari den bezalatsu. Baina aste honetan are gehiago sartu dute AA bere betiko produktu nagusian, bilatzailean, zeinean Mode IA delako bilaketa aukera guztiz nabarmena den orain. Gaztelaniaz Modo IA eta frantsesez Mode IA deitu dute eta aktibatuta dago. Euskaraz ez dago oraindik (ezta katalanez ere) eta euskara baduzu ezarpen nagusi bezala Google produktuen interfazerako oraindik ez zaizu ageriko, baina susmatzen dugu laster etorriko dela.
Kimu izeneko euskarazko hizkuntza eredu txiki bat (SLM, Small Language Model) argitaratu berri du Oraik. Adimen artifizialeko eredu hau oso arina da eta erabiltzaile arrunten ordenagailu eramangarrietan martxan jartzeko modukoa da.
Udan albiste izan zen adimen artifizial (AA) txinatar batek, Z.ai delakoak, "agente adimentsua" sortu duela mugikorretan instalatzeko (iOS eta Android) eta baita web bidez ere. Egia esanda, ez dugu aurkitu ez app dendetan ez webgunean, baina kontu interesgarria da ze "adimen artifizialeko agenteen" (AAA esan beharko dugu euskaraz?) aroa laster da hemen: hau da, ez bakarrik galderak erantzuten dituen AA txat bat, baizik eta zure izenean Interneten egitekoak beteko dituen AA bat, hala nola, adibidez, bidaia baterako hotel bat erreserbatu, edo agindu N dokumentu prozesatzeko eta sare sozialetan laburpenekin post bat argitaratzeko... Bueno, ba ez dugu probatu oraindik Z.ai nola dabilen horretan, baina txatean euskaraz badabilela ikusi dugu, eta "arrazoitze! funtzioak dituela.
Ezaguna bihurtu den Cloudfare Interneteko ostatatze enpresak bere webguneen trafikoaren datu bateratuak (ez honena edo harena zehatz, guztien estatistika metatuak baizik) argitaratu ditu tresna batean. Cloudfare Radar deitu duten datu-panelean adimen artfizialak (AA) webguneen jardueran duen eragina nabarmentzen da bereziki.
Urteko lehen artikuluetako bat aurten Sustatun izan zen Slop zer den azaltzekoa. Adimen Artifizial (AA) sortzaileak sortzen dituen irudi, bideo eta gainerako eduki kaskarra. Makinek egiteko, gauza harrigarriak dira, baina balio estetiko, sortzaile eta ekarpenen aldetik, zaborra. Orain Harvard Business Review (HBR) aldizkariak azterketa zenbait laburbildu ditu kontzeptu berri bat azaltzeko: Workslop. Laneko slop-a, hau da AA-bidez sortutako lan-emaitza kaskarra, ez produktibitatearen aldetik, ez enpresa-helburuen aldetik, ez ekonomikoki, ezer probetxuzkorik sortzeko gauza ez da AA integrazioa.
Aipatu izan dugu aurten Sustatun behin baino gehiagotan NotebookLM adimen artifizialeko Googleren tresna, nola den gauza euskarazko podkastak sortzeko. Orain bideoak ere bai, podkastak azken batean baina testu/irudi bilduma batekin ilustratuak, aurkezpen bateko diapositiba batzuk bailiran. Aproba parea egin dugu, emaitzak, berriz ere, harrigarriak.
Usue Mori matematikari eta informatika irakasleak irabazi du aurtengo Gladys Saria, ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritzen dituen ekimena. PuntuEusek eta EHUko Informatika Fakultateak antolatzen dute, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, eta sarien 5. edizioa izan da 2025ekoa. Sari banaketa irailaren 26an izango da, EHUko Informatika Fakultatean, Donostiako Ibaetako kanpusean.
"Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan" ikastaroa antolatu UEUk Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bi larunbat (bi goiz) izango dira Iruñean, irailaren 27an eta urriaren 6an.
Duela urtebete aipatu genuen Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako Perplexity.ai bilatzailea, eta berrikusteko garaia dela uste dugu. Batez ere, jende guztiak praktikan erabiltzen dugun Google ere AA bilatzaile bat bilakatu delako. Eta gauzak honela, bilaketaren etorkizuna (edo oraina) AA bada, iruditzen zaigu Perplexity hobea dela. Eta euskarazko emaitzak eta informazioa aurkitzeko praktikoa, gainera. Gainera, beste zerbait zantzuak ere bai Googlen: euskarazko eduki bilaketa espezifikoetan, erdarazko edukiaz erantzuteko joera nabarmena.
Lehengoan aipatu genuen nola Elhuyarrek, Eusko Jaurlaritzaren enkarguz, gida bat sortu zuela hezkuntza-eremuan Adimen Artifiziala (AA) lantzeko. Orain, beste gida bat sortu dute, barne kontsumokoa, Elhuyarko langileei zuzendua, baina gure komunitatearentzat ere erabilgarria izan daitekeelakoan, publiko egin dute. Eskerrik asko Elhuyar.
Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen indarguneak eta mugak arazoen konplexutasunaren ikuspegitik ulertu.
Duela aste batzuk aipatu genuen nola Hezkuntza eremuan adimen artifiziala erabiltzeko gida argitaratu den euskaraz. Haren edukiei erreparatu diegu artikulu honetarako. Badaude zenbait azalpen eta adibide txat edo berriketako AA batekin nola jardun, baina beste era bateko AA batzuk, funtzio osagarriak dituztenak, ikastetxean erabilgarri izan daitezkeela nabarmentzen du gidak.
Vibe coding adimen artifiziala (AA) darabilen programazio modu bat da. Edo teknika, fenomeno edo joera bat, ingelesezko termino honekin Andrej Karpathyk bataiatua aurtengo otsailean. Karpathy aipatu genuen berriki Sustatun, eta orduko hausnarketan bezala kontu honetan ere ikuspegi optimista batez deskribatzen "bibrazioen araberako" kodetze edo programatzea. Beste batzuen iritziz, gauza teknologikoak garatzeko modu arriskutsua da ordea, eta lehengoan deskribatutako Tea aplikazioaren kakanahastea horrela programatu izanaren ondorioa izan daiteke (albiste honen arabera).
Latxa euskarazko Hizkuntza Eredu Handia eta Adimen artifizialeko (AA) ekimena Azure AI Foundry delako azpiegiturara gehitu dute. Microsoft erraldoiaren lainoa edo sareko konputazio ingurunea da Azure eta bertan Azure AI Foundry atala dago AA eredu desberdinak ostatatzeko. Latxaren bultzatzaile den Hitz Zentroak jakinarazi duenez, "Azure AI Foundry programan egotea mugarri bat da guretzat: ereduaren garrantziaren eta errelebantziaren adierazle zuzena da." Honek zera du ondoio gainera, hemendik aurrera edozein enpresa edo ikerlarik erabil dezakeela Latxa zuzenean Azure bidez.