Teknologia albisteak

Perplexity eta Google AA bilaketen aroan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 10:53

Duela urtebete aipatu genuen Adimen Artifizialean (AA) oinarritutako Perplexity.ai bilatzailea, eta berrikusteko garaia dela uste dugu. Batez ere, jende guztiak praktikan erabiltzen dugun Google ere AA bilatzaile bat bilakatu delako. Eta gauzak honela, bilaketaren etorkizuna (edo oraina) AA bada, iruditzen zaigu Perplexity hobea dela. Eta euskarazko emaitzak eta informazioa aurkitzeko praktikoa, gainera. Gainera, beste zerbait zantzuak ere bai Googlen: euskarazko eduki bilaketa espezifikoetan, erdarazko edukiaz erantzuteko joera nabarmena.

Batetik, Google bada erabili batzuk AA bidezko laburpenak ematen hasi dela bilaketa askotan. Mugikorrean agertzen dira halakoak, batez ere, eta web bidez, Google eta nabigatzailea euskaraz hobetsita badituzu, gutxiago. Hala ere "adimena" aplikatzen ari dira Googlekoak komeni ez den eran euskaraz ere.

Diaboloaren historiaz galdetu diogu. Ikusi, interfazea euskaraz daukagula. Eta hain listoa da Google, non gaztelerazko emaitzekin erantzuten digun:

Horra adimen artifiziala Googlen aplikatzeak zer dakarren: erdara gehiago, euskara ulertzen duelako eta gure euskarazko eskaerak itzuli eta gaztelerazko emaitzak dakarzkigulajo.

Aspaldi batean, bilaketa bat euskarazko emaitzetara murriztea egon zen Googlen, baina aukera hori ez dute aktibatu nahi. Euskarazko eduki edo estekak bilaketan eskatzeko aukera probatu dugu, eta halamoduzko emaitzak. Diaboloaren historiarekin, kale. Albert Einstein delakoari buruz, zeozer.

Aldiz, Perplexityn galdetuta diaboloaren historia, interfazea erdaraz egon arren, ulermena badu euskaraz, eta laburpen bat euskaraz idazten dizu.

Konprobatu ditugu datu batzuk eta nahiko zuzena dirudi informazioak. Euskara maila ere, iazkoa baino hobea dela dirudi.

Era berean, esteka zehatzak euskaraz emateko eskatu diogu Perplexityri, eta ondo samar ibili dela dirudi:

Eta Albert Einsteinekin ere, bilaketa txukun bat, gauzak euskarta naturalean galdetuta:

Google eta Perplexity probatzeko, Google alde guztietan daukazue, eta Perplexity.ai da bestearen helbidea (bilaketa libre gutxi batzuen ondoren, erregistroa eskatzen dizu).

 

Erantzun

Sartu