"Adimen artifiziala ikas-irakaskuntza prozesuetan" ikastaroa antolatu UEUk Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. Bi larunbat (bi goiz) izango dira Iruñean, irailaren 27an eta urriaren 6an.
Ikastaroak bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakasleen konpetentzia digitalak hobetzeko xedea du, adimen artifizialaren erabilpen praktiko eta pedagogikoak barneratuz. Adimen artifizial sortzaileen azken aurrerapenek eta hezkuntza arloko dekretu berriek irakasleen lanbidean aldaketa sakonak ekarri dituzte. Gainera, ebaluazio metodoak ere eguneratu behar dira, ikasle bakoitzaren aurrerapena zehatzago neurtzeko eta hezkuntza prozesua pertsonalizatzeko aukera emanez. Horrela, ikastaro honen bidez, irakasleek teknologia berrien erabilera didaktikoan trebatuko dira, etorkizuneko erronkei eraginkortasunez aurre egiteko prestatuz.
Edukiak:
Matrikula eta informazio gehiago, hemendik. Asier Urio izango da irakalea, eta elkarrizketa egin diote hemen.
Irudia, ChatGPT irakaskuntzan euskaraz erabiltzeko adibide bat, duela aste batzuk aipatu genuen Hezkuntza-eremuan Adimen Ariifiziala erabiltzeko gidatik.
Erantzun
Sartu