Iaz bezala, aurten ere pandemiagatik ez da San Fermin jairik; baina Sanfermin78Gogoan herri ekimenak urtero antolatzen duen German Rodriguez gogoratzeko ekitaldia egin egin da, eta jendetsua izan da. Egia, justizia eta erreparazioa exijitu dute berriz ere, izan ere, 1978an Iruñeko jaietan gertatu zenagatik inor ez zein epaitua edo zigortua izan, eta ildo horretan, sekretupean diren dokumentu guztiak argitaratzea eskatu dute.
Atzo Iruñean irakurri zendokumentutik, pasarte batzuk:
"Memoriaren inguruko elkarteak eta erakunde sozial zein sindikalak batu dira galdatzeko Memoriari buruzko lege horrek bermatu dezan Giza Eskubideen nazioarteko erakundeek Estatu espainiarrari egin dizkioten oharpenak goitik behera betetzea. Besteak beste, ondoko hauek: Amnistiari buruzko 1977ko legea indargabetzea eta Nazioarteko Zuzenbideak eta Justizia Unibertsalak gizateriaren aurka gauzaturiko krimenei buruz ezarri dituzten printzipioak aplikatzea, haiendako preskripziorik ez dagoenez, epaituak izan behar dutelako.
Orobat, Sekretu ofizialei buruzko indarreko legea, 1968koa baita, premiaz aldatzea eta indargabetzea, dauden artxiboetara libreki sartzea bermatuz, hori delako Egia eskuratzeko oinarrizko urratsa.
Bestalde, badira, erakundeetatik edo beren inguruetatik, ahanzturaren benetako antolatzaile gisa aritzen direnak. Eta adibiderik hurbilena dugu Navarra Sumaren udal gobernuak, eman nahi izan duen ustekabeko kolpea, Los Caidos eraikina oso osorik mantentzeko, hura den arren Nafarroan kolpistek gauzaturiko krimenen inpunitatearen berezko ikurra.
Horregatik gaude hemen eta horrela jarraituko dugu gure helburuek bete gabe dirauten bitartean. Oraina, eta askoz ere gutxiago, etorkizuna, ezin baitira eraiki zigorgabetasuna oinarri duen iraganaren gainean."
Erantzun
Sartu