DAPA bideo ekoizpenetan azken protagonista Nagore Legarreta (Hernani, 1981) argazkilaria da. Kazetaritzatik argazkilaritza artistikoago batera igaro den sortzailea. Merezi du bere lana ezagutzea.
Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren Hernaniko Kronikan lanean jardun zuenean engantxatu zen argazkilaritzarekin. Ikastaroak egin zituen, tailerrak jaso argazkilarien eskutik. 2009an argazkilaritza estenopeikoa ezagutu zuen, eta kolpetik maitemindu. Argazkiak egiteko modurik primitiboena bihurtu zen bere adierazpide. Edozerekin kamerak sortu ahal izateak liluratu zuen, argazki modu horrek eskaintzen zion giro oniriko eta zehaztasunik gabeak.
Berak hala azaltzen du argazkintza aurkitzea: "2009an argazkilaritza estenopeikoari buruzko lantegi bat burutu nuen eta berehala ulertu nuen argazkiak ateratzeko modu primitibo hura nire proiektuak garatzeko bitarteko ezin aproposagoa zela. Berrerabilitako ontziak erabilita kamerak eraikitzea eta ohiko argazki formatuetatik haratago joateko aukerak asko erakarri ninduen. Argazkiak ateratzeko bitarteko honek sortzen zituen irudi onirikoak eta ez zehatzak ere harrapatu ninduen."
Harrezkero lan ugari egina da, liburuak argitaratu ditu, jaialdietan ibili da harat-honat. Hemen bere webguneko zenbait sortatako argazki bana, bere lana apreziatzeko:
Blokeatuta
Ibaia ez da toki bat:
Suzko irudiak:
Hysteron:
Nagore Legarretaren lana hobeto ezagutzeko, bisitatu bere webgunea: https://www.nagorelegarreta.com/
Erantzun
Sartu