Aurreko azken urte hauetan bezala, "Klima Egonaldia" antolatu du Bizi mugimenduak, klimaren gaiari lotuko diren militante berriak trebatzeko, ekintzaile berrien uda eskola baten gisara.
Aurten, Mugerre Elizaberriko Ibar trinketean antolatu du kanpamentua, aste osoan formakuntza hitzaldi eta tailerrak eramanez. Nagusiki, bortxarik gabeko mugimendu baten antolatzea, ekintzen burutzea eta komunikatzea landuko dute. Astelehenetik igandera, uztailaren 19tik – 25era.
Bizi Mugimenduak dei egiten dizu... "Formakuntza bat jarraitu nahi duzu klima eta ekologiaren erronkei buruz, bai eta ere justizia sozial eta ekologikoaren aldeko bortizkeriarik gabeko mobiliazio, ekintza eta estrategiei buruz? Ipar Euskal Herriko klima mugimenduaren datozen mobilizazioen prestaketan parte hartzeko gogoa duzu? Edo sinpleki, lagun giroko eta trukaketa momento batzu nahi dituzu partekatu defenditzen ditugun gaien inguruan?"
Klima Egonaldian, astean zehar 150 parte-hartzaile arteko tokia izango da, eta haiekin arituko dira 22 formatzaile eta 80 laguntzaile inguru.
informazio gehiago, eta egitaraua, PDF honetan.
Erantzun
Sartu