Gaur bete dira 5 urte Euskal Wikilarien Kultura Elkartea sortu zela. Euskarazko Wikipediaren "gobernantza" bere esku hartzen duen kultura elkartea da, Wikipediaren gobernantza orokorrean errekonozitutako kapitulu edo adar bat. Wikimedia Fundazio globalak domeinu propioarekin lan egiten uzten duen munduko talde gutxienetako bat, kasu honetan Wikimedia.eus -en bidez.
2016ko uztailaren 9an eratu zen EWKE, orduko Donostiako Europako hiriburutza kulturalak sustaturiko hainbat ekimenetan, honetarako ere bidea ireki zutelako zenbait wikilari boluntariok. Wikipedia euskarazkoak, ordea, dexente urte gehiago ditu. Aurten beteko dira 20 urte (abenduaren 3an, Euskararen Egunean), entziklopedia globaleko lehenbiziko euskarazko artikulua sortu zela.
EWKE elkartea Euskal Herriko bazkidetza errazenetakoa duen erakundea da: 5 euro urtean, proiektu komun interesgarri batean parte hartzeko pribilejioa izateko. Ez da EWKEren bazkide izan behar Wikipedia editatzeko, eta aldiz, Wikipedian zenbait artikulutan edizioak egin izanda eskatzen da EWKEn parte-hartzeko, baina minimo batzuk dira, ez da eguneroko hobby bihurtu behar duzula: tarteka laguntzea, Euskarazko Wikipediaren plan, erronka eta berrikuntzez jakitun izatea, beste wikilari batzuekin kontaktua edukitzea, eta oro har proiektu ireki interesgarri batean parte hartzeko modu aberasgarri bat da EWKEko kide izatea. Sinistu!
Irudia, 2019ko udaberrian EWKEk antolatzen lagundu zuen ebento bateko argazkia, zenbait wikilari euskaldunekin Wikimedia Education Conference 2019an: mundu osoko Wikipedien Hezkuntza alorreko biltzar handi bat izan zen, Donostian egin zena.
Iturria: @euwikipedia
Erantzun
Sartu