Pasaia Itsas Festibala 2022an itzuliko da, eta teaser edo trailer hau prestatu dute iragartzeko. 2018ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren, eta COVID-19 pandemiagatik 2020an ekitaldia bertan behera uztearen ondoren, 2022an Pasaia Itsas Festibala berriz ospatuko da. Hitzordua maiatzaren 26tik 29ra bitarte izango. Lau egun horietan zehar badiako urak kontinenteko leku ezberdinetatik etorritako itsasontzi tradizionalen topagune izango dira berriro.
Bigarren edizio honetan itsas-kultura gonbidatua Portugal izango da, zehazki Moita herria izango da ohorezko gonbidatua. Bertako itsas-ordezkaritzaz gain, hainbat kulturatako itsasontzi tradizionalak ere etorriko dira.
Lehorreko jardueren programazioari dagokionez, Pasaiako barruti ezberdinetan gauzatuko da: Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Pasai Antxo eta Trintxerpe. Datozen hilabeteetan, festibaleko lantaldeak bilerak egingo ditu lurraldeko kultur eragileekin, bigarren edizio honetako programazioa sortzeko. Eta etorkizuneko sorpresak gabe, Elkanoren irudia festibalean presente egongo dela gaineratu behar da, zirkumnabigazioaren 500. urteurrena dela eta.
Itsas Festibalaren ezaugarrietako bat da ontziak bertaratzea, eta horretarako inskripzioa irekita dago jada.
Pasaiako Udalean eta Albaola Euskal Itsas Faktorian artean antolatzen da Itsas Festibala Bere oinarria da badiari berez dagokion lekua itzultzea, ingurunearekin armonian, eta itsas eta kultur ondare materiala eta immateriala sustatuz. Jasangarritasun eta elkartasun balioak zeharka jasotzen dira bi urtean behin ospatzen den festibal honetan. Pasaiako kaiaren ondare-balioa berreskuratzeko eta hori nazioartekotzeko lanean kokatzen da ekimena halaber.
Informazio gehiago: https://pasaiaitsasfestibala.org/
Erantzun
Sartu