Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako turismo informazioa Whatsappeko bot baten bidez ematen duen sistema garatu da, eta Arantxat jarri diote izena (txat edo berriketa automatizatua eskaintzen duelako. Euskaraz (eta beste hiru hizkuntzatan), agindu eta galdera sinpleak osatzeko sistema bat da, informazio lortzeko whatsappean.
Instalatzeko, telefono mugikorrarekin ireki URL hau: https://wa.me/34688768903 (gure aproben arabera, ez dabil Whatsapeen web interfazearekin). Ondoren, gehitu kontaktuetan erabiltzaile hori eta Kaixo! esaiozu, jarraian zenbaki aukera bat emango dizu hizkuntza aukeratzeko. Euskara aukeratu eta hurrengo menu moduko bat, eta aukera gehigarriak eskainiko dizkizu.
Hemen prentsa oharra, Aldundiko turismo sailak aplikazioa iragarri zuenekoa.
Arantxat-ek eskaintzen dituen aukeretan, Gipuzkoa Passport aplikazioa instalatzekoa da. Hau iaz iragarri zuten ekimen bat da, orduan influencerren bidez garatua, eta aurten aplikazio gisa osatua. Gipuzkoan egiteko planak, mapak, eta beste bidaiari batzuen gomendioak biltzen ditu aplikazio honek. Zozketak ere egiten omen dira bere bitartez.
Hemendik jaitsi daiteke:
Bai Arantxat eta bai Gipuzkoa Passport turismo denboraldi berezi samar hauetara egokitutako tresnak dira: pandemiarekin, gertuko turismoa bultzatzera zuzendutako egitasmoak dira Gipuzkoan egin dituztenak 2020an eta 2021 honetan.
Erantzun
Sartu