Teknologia albisteak

"Pasaporte" bat arte paleolitiko ezagutzeko (Euskal Herririk gabe)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-14 : 17:24

Eskualde franko-kantauriarreko labar arte paleolitikoa gizateriaren ondare da, eta hura hobeto ezagutzeko, zenbait eskualdek "Leizeetako Pasaportea" kaleratu dite, agiri bat eta aplikazio bat leizez leize toki desberdinak ezagutu eta check egiteko. Euskal Herrikoak kanpoan geratu dira tamalez.

Espainiako hiru erkidegotako turismo erakundeek bultzatu dute pasaportea: Kantabriak, Asturiasek eta Gaztela-Leonek. Horiei batu zaie Dordoñako departamentua Frantzian eta Portugalgo Fundación Côa Parque delakoa (bertako arte paleolitikoa estilistikoki desberdina den arren). Euskal Herriko partaidetzarik ez, ez Ipar, ez Hego.

Horrela, aplikazioan agertzen diren leize edo bisita-puntuek hutsune geografiko handia dute. Horra:

Konparatu Wikipediako Frantziar-kantabriar eskualdeko gune nagusien maparekin:

Baina tira, beste eskualde batzuetakoak bisitatzeko balio badizu, gaitzerdi. Albiste honetan diotenez, aplikazio eta pasaportearen bitartez eskaintza bereziak eta sariak emango dituzte. Halaber, estatistikak hobetuko dira bisita-puntu desberdinen datuak erkatuz.

Aplikazioari dagokionez, lau hizkuntzatan dago: frantsesa, gaztelera, portugesa eta ingelesa. Ez euskara bakarrik, eskualdeko beste hizkuntza gutxituak ere baztertuta. Baina instalatu nahi baduzu, hemen aukerak:

Erantzun

Sartu