Teknologia albisteak

Dabilena, egungo euskararen corpusa kontsultatzeko tresna

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-16 : 17:50

Dabilena web-corpusa kontsultarako jarri du Elhuyarrek Interneten https://dabilena.elhuyar.eus helbidean. Azken urteetan Interneten euskaraz idatzi diren testu gehientsuenetan egin daitezke bilaketak, hau da, euskararen gaur egungo erabilera errealaren gaineko bilaketak dira.

Bi corpus dira izatez, bat euskara hutsezkoa, elebakarra, eta bestea gaztelania eta euskarazkoa, itzulpenak nola egin diren konparatzeko batik bat. Corpus horien gainean zenbait galdera kontsultatu daitezke

  • Non erabili da?
  • Nola itzuli da?
  • Zer hitzekin konbinatzen da?
  • Konparazio-bilaketak ere egin daitezke.

Elhuyarren arabera, "Dabilena atariaren helburua da Interneten erabiltzen den euskara aztertzeko beharrezkoak diren testuak (web-corpusak) automatikoki biltzea eta, hizkuntza-teknologien arloko tresnen bidez prozesatu ondoren, kontsultagai jartzea. Testu-corpusak ezinbesteko tresnak dira gaur egun hizkuntzarekin erlazionatutako hainbat arlo eta jardueratan; besteak beste, hiztegigintzan, itzulpengintzan, hizkuntzen irakaskuntzan, hizkuntzalaritzan eta hizkuntza-teknologien garapenean."

Kontsultatu eta erabili Dabilena.

Erantzun

Sartu