Teknologia albisteak

26 | Nagore Legarreta

DAPA
2021-07-14 : 23:00

DAPA bideo ekoizpenetan azken protagonista Nagore Legarreta argazkilaria da (Hernani, 1981). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu ondoren Hernaniko Kronikan lanean jardun zuenean engantxatu zen argazkilaritzarekin. Ikastaroak egin zituen, tailerrak jaso argazkilarien eskutik. 2009an argazkilaritza estenopeikoa ezagutu zuen, eta kolpetik maitemindu. Argazkiak egiteko modurik primitiboena bihurtu zen bere adierazpide. Edozerekin kamerak sortu ahal izateak liluratu zuen, argazki modu horrek eskaintzen zion giro oniriko eta zehaztasunik gabeak. Harrezkero lan ugari egina da, liburuak argitaratu ditu, jaialdietan ibili da harat-honat.

Dapa ikus-entzunezko egitasmoa Dinamoa Azpeitiko sormen gunearena da proiektua. Molde berriz egindako erreportaje edo ikus-entzunezko saio laburrak dira Daparenak.

Erantzun

Sartu