Teknologia albisteak

Kikarartean Kt On eta Jauzia, sareko ekimenak Barakaldon

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-10 : 10:14

Kikarartean Kt On Barakaldoko artisten plataforma birtuala da. Kt On hori irakurri daiteke bi modutan, Kate On edo Kultura Online bezala eta Youtubeko kanal bat bezala gauzatu da oraingoz, non programatxo bat egin duten, Jauzia izenekoa, nagusiki euskaraz. 

Jauziaren 2. alea argitaratu dute, eta hemen duzue:

(lehen alea artxibatuta, hemen).

Kikarartean definitu zen martxoan era honetan: Barakaldoko on line eduki kulturalen lehen plataforma. Bere osagarriak izan dira Hala Dzipo kultura elkarte eta euskal musika eskola, Malas Compañias zirko eta antzerki taldea etaZirkodomoa aretoa.

Udalaren laguntza lortu zuten udaberrian, eta abian dira jada. "Proiektu hau gure kultur eta elkarte sarearen lan onaren adibide bikaina da, kultura sortzen jarraitzeko egokitzen jakin baitu", esan zuen hiriko alkate Amaia del Campok Kikarartean aurkeztu zenean.

Pandemia hasi artean, Kikarartean osatu duten taldeek ekimen mordoa garatzen zituzten jarduera presentzialen bidez. Edukieraren mugek eta osasun-neurriek jarduera normaltasunez garatzea eragozten zuten, eta, hortik sortu zen ideia sareko kanal berri hauek lantzekoa. Hor dira, beraz, Kikarartean KT On eta Jauzia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago