Teknologia albisteak

Pandemiaren eragina erakundeen komunikazio publikoan: teknologiak geratzeko etorri dira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-07-13 : 10:53

Soziolinguistika Klusterrak, Jendaurrean Erabili ikerketa taldearen bitartez, "COVID-19aren eragina erakundeen komunikazio publikoan" lana burutu eta aurkeztu du, Irati Agirreazkuenaga eta Eduardo Apodakak zuzendutako lana. Txostena hemen eskuratu daiteke. Besteak beste, ikerketak ondorioztatu du telelanaren eta tresna digitalen erabilen areagotuak jarraitu egingo duela komunikazio publikoan.

Hona txostenaren ondorio batzuk, geuk aukeratuak:

Itxialdia eta osasun larrialdiari aurre egiteko neurriei egokituz lan-taldeak eta lan-funtzionamenduak berrantolatu eta espresuki berregokitu zituzten erakundeek balorazio hobea egiten dute aurreko (ohiko) moldeei ahalik eta aldaketa gutxienekin eusten saiatu izan zirenek baino.

Telelana gure artean geratzeko heldu delakousteaorokorra da.Horretara egokitzeko prozesuak errazagoakedo zailagoak izan dira erakundeen arabera. Gainera, hilabete hauetako esperientziak telelanaren abantailak eta arriskuak azaleratzeko balio izan du. PK-ko erakundeen esku geratu den aukera bat da eta erakundeek zein langileek horren erabilera egokiena egiteko modua bilatu beharko dute orain.

Komunikaziorako tresna digitalen (ezinbesteko) erabilera areagotu da. Pandemiaren agerpenaren aurretik hautazkoak edo noizbehinkakoak ziren praktikak egunerokora eta orokortzera pasa dira. Martxan zegoen trantsizio digitalaren azelerazio handia eman da eta erakunde batzuk besteak baino prestago topatu dira horrekin.

Hizkuntzen erabilerari dagokionez, erakunde gehienetan ohiko irizpideei eusten saiatu dira eta lortu dute. Irizpide horiek zehaztuta, formalki onartuta, erakundean zabalduta eta langileek barneratuta dituzten erakundeetan hala izan da eta ez da atzerapausorik eman euskararen erabileran. Irizpideak ohitura informalen eta norbanakoen borondateen menekoagodiren beste erakunde batzuetan, praktika eta erabilera-gune berriak agertzean euskararen erabileran gabeziak edo atzerapenak eman dira.

Erakundeen barne-komunikazioan euskararen erabilerak atzera egin duen komunikazio mota batzuk identifikatu dira. Batetik, presa eta larrialdiak bustirik erakundeen erabakiguneetatik langileei zuzendutako mezu eta informazioetan. Bestetik, online tresna bidezko ahozko komunikazio guneetan. Kasu gehienetan edo guztietan, agertutako desoreka eta atzerapausoak konpondu egin dira. Hala ere, inertzia eta aurreikuspen-eza euskararen kalterako faktore izan ohi direla ikusarazi du.

Ikerketa zuzendu dutenekin elkarrizketa dakar gaur Berriak.

Erantzun

Sartu