‘La Voix des Autres / Besteen ahotsa’ kongresua antolatu dute Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN klubak eta Euskal PEN klubak elkarlanean, ‘Saison Québec - Pays Basque’ kultur trukaketa egitasmoaren baitan. Modu telematikoan garatuko da 2021eko urriaren 13tik 14ra bitartean. Eleaniztasuna eta literatura izango du hizpide.
‘La Voix des Autres/Besteen ahotsa’ kongresua antolatu dute Laval Unibertsitateak, Etxepare Euskal Institutuak, Quebeceko PEN klubak eta Euskal PEN klubak elkarlanean, ‘Saison Québec - Pays Basque’ kultur trukaketa egitasmoaren baitan. Modu telematikoan garatuko da 2021eko urriaren 13tik 14ra bitartean. Eleaniztasuna eta literatura izango du hizpide.
Jardunaldi hauen helburua periferiatik edo bazterretik garatutako literaturen ikerketa konparatua sustatzea da, euren herrialdeetan lehentasunezko literatura merkatuak ez dituzten hizkuntzetan sortutako literaturak aztertzeko. Jardunaldiek proposatuko dituzten adituen hitzaldiek sorkuntza literario hauek partekatzen dituzten ezaugarriak identifikatuko dituzte.
Egun bakoitzeko jardunaldiak osatzeko asmoz, antolakuntzak komunikazioak aurkezteko deialdia zabaldu du ikertzaileen eta adituen artean. Kongresuko gaien inguruko ikerlerroak jorratzen dituzten akademiako kideek aukera dute abuztuaren 15era bitartean euren proposamenak helarazteko. Deialdiaren inguruko xehetasunak honako webgunean topa daitezke: https://www.euskalpen.eus/besteenahotsalavoixdesautres
Aurkezpenek 15 minutuko iraupena izango dute eta 10 minutuko galdera-tartea ondoren. Parte hartzeko interesa dutenek gehienez 300 hitzeko laburpen-proposamena bidali behar dute helbide honetara: balvda21 (a bildua) gmail.com.
Informazio gehiago, Euskal PEN Kluba / Etxepare Institutua
Izen ematea, https://www.euskalpen.eus/besteenahotsalavoixdesautres
Erantzun
Sartu