Sareen Sarea delakoak bere burua aurkezten du bideo honetan: "Eraldaketarako lankidetza". Hala aurkezten du bere burua gobernuz kanpko erakunde honek: "Euskal elkartasunari esker, garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek eta beste eragile batzuek planetako pertsona ahulenen bizitza hobetzen dugu. Garapenerako lankidetzak gure ingurunea eraldatzen du, dena lotuta dagoen mundu hau aldatzeko. Eskubide guztiak, pertsona guztientzat eta leku guztietan."
Sareen sarea EAEko Hirugarren Gizarte-Sektoreko erakundeak biltzen dituen elkartea da, 2014an sortua.
Hirugarren Gizarte-Sektorea zera litzateke, Herritarren ekimenetik abiatzen den irabazi-asmorik gabeko erakundeen multzia. Interes orokorra eta, pertsona guztien baina, batez ere, egoerarik ahulenetan daudenen eskubideak bultzatzen dituzte. Gobernuz kanpoko erakunde hauek boluntarioek osatzen dituzte nagusiki; bazterkeria egoera anitzetan daudenek, urritasun, mendekotasun edo babesgabeko egoeran daudenek edota ordaindutako profesional eta bazkideek, hain zuzen.ç
Guztiarekin, sektorea ez da txikia: ia 4.000 erakunde daude EAEn zehar lanean, bertan egoitzak dituztelarik, eta 138.600 boluntario eta 38.525 langile biltzen ditu orotara. Hiru probintzietako barne produktu gordunaren %2,3% suposatzen dute.
Historikoki errealitate sakabanatu eta barreiatua osatu dute. Azken urteetan sareak osatzeko esfortzua egiten ari dira, eta hortxe kokatzen da Sareen Sarearen lana.
Gehiago jakiteko, https://sareensarea.eus/
Erantzun
Sartu