Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean Euskal Herriko zeruaren lehen planisferioa aurkeztu zuen joan den astean Elkano 500 Fundazioak. Elkano Planisferioa du izena, hain zuzen ere. Euskal Herriaren latitudean dago kokatua, 43º-ko ipar latitudean, eta osorik euskaraz da idatzia. Berria egunkariaren bitartez lor daiteke, beren dendan.
Disko eta erregela birakari batzuen bidez, ordua eta kokapena zehaztu, eta gaueko zeru izartsura begiratzeko balio du planisferio batek, izarrak eta konstelazioak identifikatzeko.
Gazteleraz Euskal Herrian lor zitezkeen planisferioak 40 graduko iparraldeko posiziotik zeuden kokatuta, hau da, Madrildik. Euskal Herritik begiratzeko zerura, beraz, dexente hobea da Elkano planisferioa. Aranzadi elkarteak Astronomia saila dauka, eta hark prestatu du euskarazko planisferioa. Orduari dagokionez, zehaztapen bat egin dute: astronomian beti denbora unibertsala erabiltzen da eta ondorioz udan Euskal Herrikoa bi ordu atzeratu behar da. Hala ere, Elkano planisferioak informazio guztia biltzen duen eskuliburu bat dakar.
Hemen albistea Berrian planisferioaren sortzaileek informazio gehiago ematen duten.
Kutxa fundazioaren laguntza izan du proiektu honek. Elkano euskarazko planisferioa erosteko, Berria dendan 25 euroan.
Aranzadi elkartearen Astronomia sailaren jardueren berri izateko, Twitterren daude: @astroaranzadi
Erantzun
Sartu