Teknologia albisteak

Euskal Herriko Neska* Gazteen (EHNG) topaketa asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-05 : 18:40

Urriaren 9an eta 10ean Euskal Herriko Neska* Gazteen (EHNG) baterajotzea Elizondon ospatuko da. EHNGak Euskal Herri osoko neska* gazte taldeen eta norbanakoen sarea eta mugimendua da, neska* gazte subjektua politikoki ezaugarritu eta beraien problematika propioak mahaigaineratzea duena helburu.

Euskal Herri osoko neskak* elkartuko dira eta krisi anitzen testuinguruak neska* gazteei nola eragiten dien eztabaidatuko dute. Feminismotik eta gaztetasunetik abiatuz, etorkizuneko erronken inguruan hitz eginen dute. Baterajotze honen xedea, beraz, neska* gazteen arteko harremanak sendotzea eta sarea ehuntzea izango da batik bat, hainbat egitasmori bide emanez. 

Baterajotzea “mugimenduan gaude, lurrikara gara!” lelopean egingo dute.

Egitaraua

Izena emateko edota baterajotzeari buruz informazio gehiago jakiteko: https://www.ehkoneskagazteak.eus/ 

Baterajotzera joan ezin bazara, Euskal Herriko Neska* Gazteen sarea babesteko eta laguntzeko mertxan-a ere badago. Beraiekin kontaktuan jarriz gero produktuak eskuragarri izango dituzu. 

Kontaktuahemen edota EHNGen sare sozialen bidez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago