Urriaren 16an eta 17an Nafarroa Oinez jaia ospatuko da. Bueltan da Nafarroako ikastolen jaia. Lizarra Ikastolak 2020. urtean hartu zuen lekukoa baina Covid-19a izan zela eta, 2021.era atzeratzea erabaki zuten. Aurten, gainera, Nafarroa Oinez jaiarekin batera, Lizarra Ikastolaren 50. urteurrena ospatuko da.
Aurtengo Nafarroa Oinez “Hegan oinez” lelopean ospatuko da eta bi egun iraungo du. Aurtengoak, aurreko urtekoekin alderatuz, hainbat aldaketa izango ditu. Aurten izen ematea ezinbestekoa izango da jaian parte hartu nahi izanez gero. Izena ematearen eta bi egun osoz ospatzearen helburua ahalik eta jende gehien parte hartzea da. Izan ere, segurtasun neurriengatik, edukiera mugatua izan beharko da. Hiriko espazio itxiak erabiliko dira, horrela, edukiera modu errazago batean kontrolatzeko.
Bi egun horietan egingo diren ekitaldiak familientzat eta gazteentzat zuzenduak egongo dira. Aurten ere, kontzertuek Nafarroa Oinez festaren zati funtsezko bat izaten jarraituko dute.
Erantzun
Sartu