Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrenean, hitzaldi sorta
2021-10-12 12:34
Datorren hilabetean, azaroak 11, beteko dira 100 urte Martin Ugalde jaio zela Andoainen. Idazle, kazetari eta euskaltzale handiaren omenez, Ugalderen jaiotzaren mendeurreneko hitzaldi sorta antolatu da eta aste honetan izango da lehena, ostegunean, bere izena daraman Kultur Parkean, Andoainen.
Hitzaldi guztiak streaming bidez emango dira Youtuben, beheko egitarauan bakoitzari dagokion esteka daukazue.
Andoaingo egitaraua
Andoaingo ekitaldi guztiak Martin Ugalde Kultur Parkean, 19:00etan.
- Urriak 14, osteguna. Nerea Azurmendi: Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria https://youtu.be/bH2CL2zxZyA
- Urriak 21, osteguna. Iñaki Uria: Martin Ugalde eta Euskaldunon Egunkaria https://youtu.be/iODbh8wyJkc
- Urriak 28, osteguna. Laura Mintegi (Euskal PEN): Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik https://youtu.be/zNhsNkabwzk
- Azaroak 4, osteguna. Anjeles Iztueta: Martin Ugalde eta politika https://youtu.be/G5HtclMm6zM
Donostian
Donostiako Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo aretoan, Literaktum jaialdiarekin elkarlanean, hitzaldi gehigarri bat izango da.
- Azaroak 8, astelehena, 19:00etan. Anjel Lertxundi: Martin Ugalde: Exilioak eta lente hizkuntzak, ahulenak gogoan https://youtu.be/GakqulPJD8g
Erantzunak kargatzen...