Teknologia albisteak

Hiru migratzaile hilda trenak harrapatuta Ziburun

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-12 : 09:10

Hiru migratzaile hil dira eta beste bat larri zaurituta dago, gaur goizeko 6.30etan izandako istripu baten ondorioz. Ziburun trenak harrapatu ditu migratzaileak, itxura batean lo zeudela trenbideen ondoan. Euskal Irratien informaziotik jasoa.

 

Hiru lagun bertan hil dira. Laugarrena larriki zauritua Baionako ospitalera eraman dute. Trenbidea bi zentzutan moztua da eta unkesta judizial bat ireki du Baionako prokuradoreak.

Agerian geratzen da zein oztopo hilgarri ari diren aurkitzen migratzaileak azken hilabeteetan Frantzia eta Espainiaren arteko mugan, Bidasoaren inguruetan Gipuzkoa eta Lapurdin. Irungo Harrera Sareak salatu izan du berriki: "Irunen kontrol permanenteak daude eta zaildu egiten da muga pasatzea".

Azken hilabeteotako gertakari latz batzuk:

  • Maiatzaren 22an Boli Kostako gazte bat ito zen Bidasoa ibaian, Hendaiara igaro nahi izan zuen Irungo Azken Portu ingurutik igerian.
  • Abuztuaren 8an, Irundik Biriatura beste bat ito zen. Haren lagun batek igaro zuen Bidasoa.
  • Urriaren 1ean, Irungo Harrera Sareak artatu izan duen gazte bat ia hil egin zen Donostian, zakarrontzi batean gauean babes hartu zuelarik Donostian, zaborraren kamioiak hartu eta barrurantz irauli zuenean: oihuek doi-doi salbatu zuten gizon gaztea.

Irudia Irungo Harrera Sarearen protesta batekoa da.

Erantzun

Sartu