Azkue Fundazioak zuzentzen duen Bziber egitasmoak sare sozialei buruzko lantegiak ondu ditu gaztetxoentzat Bizkaiko lau udalerritan, Igorre, Durango, Elorrio eta Berrizen. Lantegiak urri honetan egingo dira. Zenbait plataforma teknologiko aztertuko dituzte ikastaroetan (Youtube, Instagram, Tik-tok, Twitch), eta horietan ikus-entzunezkoen sorkuntza nola egin irakatsi.
Ekimena Arratiako Udalen Mankomunitatearekin eta Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoarekin lankidetzan burutu da. 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahalko dute, eskualde horietakoak izan ala ez.
Bziber lantegiak edo Youtubeskolak YouTuben euskararen erabilera zabaltzeko asmoarekin sortu ziren ; izan ere, Youtube da gazteek euren aisian ikus-entzunezko edukiak ikusteko, partekatzeko eta trukatzeko gehien erabiltzen duten kanaletako bat.
Ekimenean parte hartuko dutenek aukera izango dute YouTuben bideoak sortzeko, editatzeko, produzitzeko eta post-produzitzeko eta kanalak sortzeko eta kudeatzeko. Ikastaroetan gai interesgarriak landuko dira benetako youtuber bihurtu nahi dutenentzat, esaterako:
Baina Youtubez gain gaztetxoekin beste zenbait plataforma teknologiko ere aztertuko dituzte: Instagram, Tik-tok, Twitch... Batez ere ikus-entzunezkoen sorkuntzan eman beharreko urratsetan trebatuko dituzte gazteak: ideia pentsatu, gidoitxo bat egin, irudiak grabatzeko teknika egokiak aztertu, editatzen ikasi, eta abar.
Horrekin batera, sarean bideogintzan dauden euskarazko erreferenteak ezagutuko dituzte, eta tresna teknologiko horien erabileraz hausnartu eta euskarazko edukiak sortuko ditugu talde giroan. Saioak 4 ordukoak izango dira, eta lekuaren arabera goizez edo arratsaldez izango dira. Ez da bestelakorik eraman behar, ondo pasatzeko eta ikasteko gogoa baino ez.
Lantegi hauen helburua gaztetxoei euskarazko erreferenteak erakustea eta euskarazko ikus-entzunezko edukiak sortzera animatzea da, sareko plataformetan euskararen erabilera areagotzeko asmoz; eta baita sare horien erabileraz jabetzea eta norbere irudiak grabatzearen ondorioez hausnartzea ere.
Izen-ematea www.bziber.eus webgunearen bidez egingo da, urriaren 6tik 13ra bitarte. 11 eta 14 urte bitarteko gazteek parte hartu ahalko dute; hain zuzen, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek, eta izena emateko, webgunean jasotako inskripzio-fitxa betetzea baino ez dago. udalerri eta mankomunitateekin harremanetan jartzeko kontaktuak biltzen dira.
Tailer bakoitzean 15 plaza izango dira. Eskaerak plazak baino gehiago balira, zozketaz izendatuko dira. Zozketak tokian toki kudeatuko dira; zozketak urriaren 14an egingo lirateke.
Igorre:
• Urriak 16, larunbata, 16:00 - 20:00, Lasarte Aretoa
• Urriak 17, igandea, 09:30 – 13:30, Lasarte Aretoa
Durango:
• Urriak 23, larunbata, 16:00 – 20:00, Berbagunean.
• Urriak 24, igandea, 16:00 – 20:00, Berbagunean.
Elorrio:
• Urriak 24, igandea, 9:30 – 13:30, Ametsolan.
Berriz:
• Urriak 23, larunbata, 9:30 – 13:30, Kultur Etxean.
Erantzun
Sartu