Teknologia albisteak

Space Revenge jokoa euskaratu du Game Erauntsiak enpresa garatzailearekin elkarlanean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-08 : 15:31

Space Revenge jokoa Game Erauntsiak euskaratuta estreinatu da PC-an eta kontsoletan. Argitalpena ospatzeko Game Erauntsiak eta Eskema Gamesek Spacen Revenge-ren Steam plataformarako kode digitala zozkatuko dute euskal komunitatearen artean. Valentziako garatzaileak dira Eskema Games.

Zozketa eta sustapen horretan parte hartzeko egin beharrekoa erraza da: Twitter bidez Game Erauntsia jarraitu eta txio hau bertxiokatu baino ez duzue egin behar zozketan sartzeko. Datorren astean hautatuko da irabazlea eta saria emango zaio. 

Twin-stick erako akziozko tiro jokoa da Space Revenge. PCan zein kontsoletan merkaturatu dute. Gainditu beharreko hamalau maila desberdinetan hainbat helburu bete beharko dira aurrera egiteko, eta kredituak lortzeko bigarren mailako misioak ere ikusiko dituzte jokalariek, guztira 40 bat misio egonda. Space Revenge euskaraz jokatu daiteke jada PC, PlayStation 5, PlayStation 4, Xbox Series, Xbox One eta Switch plataformetan.

Euskaraketa Game Erauntsia euskal bideojokozaleen elkartearekin burututako elkarlanari esker gauzatu da. Euskaratutako bideojokoen katalogoa puztuz doa pixkanaka. 

Informazio gehiago eta gameplay batzuk euskaraz, Game Erauntsiaren webgunean.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu