Bere ekimen ezagunari, Gaurko Hitzari, gehigarri bat sortu dio Maite Goñi irakasle teknoadituak. Quizlet tresna erabiliz, aurreko asteko "gaurko hitzak" errepasatzeko tresna bisual bat sortu du.
Zazpinaka fitxa edo flashcard batzuk osatu ditu Goñik. Sinplea da, hitza agertzen zaizu eta jakin badakizu, ederto. Bestela klikatu buelta eman eta definizioa irakurtzeko, edo entzuteko ere, ze Maite Goñik berak grabatu ditu bere ahotsez hitzak eta beren definizioak.
Oker ez bagaude 2008. urteko azaroan sortu zuen Gaurko Hitza Maite Goñik. Harrezkero egunen batean huts egin badu, gu ez gara enteratu. Egunero euskarazko hiztegietatik hitz edo definizio jakingarri bat, berba normalak edo ezezagunagoak, beti zerbait ikasteko aukera ematen dutenak.
Probatu Gaurko Hitza asteroko quiz edo jokoa, eta zehazki azken astekoa.
Erantzun
Sartu