Teknologia albisteak

"Emazteak eta euskal literatura", Sarako Biltzarraren egitarauaren ardatz

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-07 : 16:16

Datorren igande eta astelehenean egingo da Sarako Biltzarra, aurreratu genuen bezala. Egitaraua zehatza lortu dugu honakoan eta jarraian adierazten dizuegu. Adi bereziki urriaren 11ko jardunaldi profesionalari, topaketa tematikoa izango baita gai honen ingurukoa: "Emazteak eta euskal literatura". Sarako Biltzarraren 38. edizioa izango da hau.

Urriak 10, igandea

10.00 : « Profeten iruzurra»: Amaiur EPHER-rena « 2022 » Eric DICHARRY-rena MAIATZ argitaletxea Lucien ETXEZAHARRETA-ren eskutik.
10:30 : « Baigorri eta Ortzaite ibarretako euskara » (Universidad el Pais Vasco / Euskal Herriko unibertsitatea), Koldo ZUAZO-rena.
11:00 : « La politique culturelle au Pays Basque, L'HARMATTAN argitaletxea; Le processus de paix au Pays Basque Eguzki URTEAGA-renak L'HARMATTAN argitaletxea Patrick PEPIN-en eskutik
11:30 : « ANAI ARTEA >> Txomin HIRIART URRUTY-rena Elkartearen sortzaileekin ELKAR argitaletxea / Pantxika MAITIA-ren eskutik
12:00: EUSKALZAINDIA: bi liburu aurkezpenaren « Ozaze Jaurgainean >> Jean-Louis DAVANT-ena; eta « Euskal Literaturaren Historiaren Historia » Jon CASENAVE-rena Andrès URRUTIA-rekin
12:30 : « Quand nous chantions sous Franco » Colette LARRABURU-rena; Orduko kantari ospetsuekin. ELKAR argitaletxea.
13:00: ANAI ARTEA elkarteari omenaldia Elkartearen sortzaileekin.
15:00: « Elixa Xurian » disko aurkezpena. Solange ANORGA-rena BELARRI argitaletxea Pantxika MAITIA-ren eskutik.
15:30: « Trésors de l'art roman en Pays Basque » Maritxu ETCHEVERRY-rena, KILIKA argitaletxea, Odile CONTAMIN-ren eskutik.
16:00: «Buhameak, historiarik gabeko jendeak » Nicole LOUGAROT-rena, GATUZAIN argitaletxea, Mixel ETXEKOPAR-ren eskutik.
16:30 : « Nafarroako Erresunaren inbasioa 1199-1200 >> Iñaki LOPEZ DE LUZURIAGA-rena NABARRALDE argitaletxe

Urriaren 11a, astelehena: Emazteak eta euskal literatura

9.00: Harrera 09:15: Abiatzea, Ongi etorria, Sarako Biltzarra, EKE, Bilketaren eskutik.
09:30: "Emakume ahotsak euskal literaturan" mintzaldia Iratxe RETOLAZA GUTIERREZen ahotik, literatura-kritikari eta Emagin elkarteko kide.
Azken hamarkadan, emazte sortzaileen kopurua emendatu da euskal literaturan. Ahots eta estetika berri horien ekarpena behar bezala baloratu eta ulertzeko, euskal literaturan izar duten lekua kontuan hartzea behar-beharrez koa da, emazte literaturari buruzko genealogia osatzeko eta literatura historiografian ahantziak izan diren dimentsioak ikusgai bilaka daitezen.

10:30: MAHAI-INGURUA. Gai feministen argitalpena - nork, nola, nolaz Danele SARRIUGARTE, idazle, itzultzaile (Angela DAVIS, Monique WITTIG, Benjamin WALTER...), Katakrak argitaletxea (Irunea), Susa argitaletxea, Lisipe bilduma; Elkar/Jakin argitaletxea, Eskafandra bilduma (Donostia)

11:45: « Irakurketa antzeztua. KIRIBIL konpainia.
12:30: BAZKARIA antolatzaileek eskainia.
14:30 : « Asfaltoa zartatzeko moduak » TXAKUR GORRIA sormen kolektiboa eta Peru GALBETE - Euskal emakume sortzaileen obran oinarritutako performantza artistiko-literarioa.
15:30: MAHAIN INGURUA a «Euskal idazle eta emazte Ipar Euskal Herrian, zein bizipen? » Idazle ibilbidean emazte izateak eraginik ote? Idazten hasterako, idazterakoan, publikatzerakoan, euskal literaturaren plazan? Hizlariak: Maialen HEGI-LUKU, Marikita TAMBOURIN, Maddi-Ane TXOPERENA eta Maddi ZUBELDIA. Nora ARBELBIDE idazle eta liburuzainak animaturik. Nora ARBELBIDE, idazle eta liburuzainak animaturik.

Informazio gehiago: https://sarako-biltzarra.eus/ 

Erantzun

Sartu