Teknologia albisteak

Juan Ignacio Perez Iglesiasen webgune berria

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-10-06 : 16:01

Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, EHUko errektore izandakoak eta zientzia dibulgatzaile ezagunak, webgune pertsonala estreinatu du, JuanIgnacioPerez.net . Orain arte Deia egunkariaren web azpiegituran zeukan Conjeturas bloga (nagusiki gaztelaniaz dena) gune berrira ekarri du, eta euskarazko eta gaztelaniazko informazioarekin osatu du webgunea.

 

 

Perez Iglesias Salamancan jaioa da (1960). Euskal Herriko Unibertsitatera etorrita biologia ikastera Leioako kanpusera, euskaldundu egin zen bertan. Biologian doktorea da (molusku bibalbioez egin zuen bere tesia), fisiologian katedraduna eta 2004etik 2009ra bitarte EHUko errektore izan zen. Gaur egunean EHUn jarraitzen du lanean, Kultura Zientifikoaren Katedraren ardurarekin.

Katedran eta blogintzan zientzia dibulgaziora emana dago nagusiki Perez Iglesias. Webgune berriko ataletan ikusi daitezke idatzi dituenliburuak (euskaraz eta gaztelaniaz), eta beste era bateko euskarazko idazlanak. Ikerketa atalean, bere espezializazioa, moluskuen gauzak.

Webgunea CodeSyntax enpresak apailatu du, Sustatu egiten duen Interneteko garapen enpresa honek.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago