Teknologia albisteak
1

Tuxpaint euskaraz eta software librean

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Irigoien
2004-01-26 : 12:01

"Tuxpaint" umeek irudiak egiteko erabiltzen duten programa da. Azken bertsioak (0.9.13) euskarazko itzulpena dauka. Gainera, bai Windowsen zein Linux-en erabil daiteke programa hau.

"Tux Paint" hiru urtetik gorako umeek irudiak egiteko sortu den programa da. Interfaze sinplea eta erreza du, diseinu egokia, soinu efektuak... den-dena umeek euren marrazkiak egiten dituztenean ahalik eta gehien diberti daitezen pentsatua dagoelarik.

General Public License (GNU) lizentziapean banatzen den programa da, beraz software askearen parametroetan kokatzen da goitik behera. Horrek zera esan nahi du: Programa berriz kopiatu eta banatzeko eskubidea duela edozeinek, baita aldatu eta hobetzekoa (kode-iturria behar da horretarako, jakina), beti ere GPL lizentzia mantenduz, eta sortzailearen aipamena ahaztu barik.

Kasu honetan horixe berori izan da egin dena: kode-iturria jeitsi, euskaratu, eta egileari eskeini (Bill Kendrick) hurrengo bertsioan (Tux Paint 0.9.13) gure hizkuntzan ere erabili ahal izan dadin.

Programa honek duen ezaugarrietariko bat, plataforma anitzen gainean ibiltzeko duen gaitasuna da: Linux, Windows, Mac OS X, NetBSD, eta Solaris. Gaur egunean 34 hizkuntzara dago itzulia, mundu osoan zehar zabalik dagoen laguntzaile bolondres talde handi bati esker, eta esan beharra dago itzulpen kopurua gora eta gora doala bertsio batetik hurrengora, aurrekoan (Tux Paint 0.9.12) 19 baitziren hizkuntza horiek. Den-dena elkarlanari eta gogo onari esker.

Zelan eskuratu?

http://www.librezale.org/tuxpaint helbidera jo. Bertan aurkituko duzue programatxo honen berri: zelan lortu, instalatu, (eta batez ere) euskaratu. Eta ondoren... jolastu!

Zenbait helbide interesgarri:

Erantzunak

dooteo
2004-01-27 : 20:06


Zorionak Juan, eta eskerrik asko horrelako programa politta euskaratzeagatik. : )


Dooteo

Erantzun

Sartu