Euskal Herriko diseinatzaileak, adi: Before & After aldizkariak liburu batean atera ditu orain artean aldizkarian argitaratutako proiekturik interesgarrienak. Liburua sarean eros liteke.
Azkenean aukera izango dugu Before & After aldizkariaren lanak liburu batean aztertzeko. Izan ere, hil honetan bertan kaleratu da Before & After Page Design liburua. Eta hor aztertu ahal izango ditugu orain artean aldizkariko taldeak proposatu dituen lanik interesgarrienak.
Zer eskaintzen duen
Liburuak 208 orrialde ditu, koloretan, eta aldizkariak bezala, azaltzen ditu proiektuak urratsez urrats eta, han bezala, esplikatzen du pauso bakoitzaren zergatia. Sei atal nagusitan banatzen da liburua:
Liburu honetan adibideek irakatsiko dizute nola egin orrialde bakarreko zein orrialde askoko argitalpenak. Hemen ikasiko duzu nola aukeratu letratipo egokia esku artean duzun proiekturako, zergatik letratipo batzuk ez diren ondo ezkontzen beste batzuekin, eta beste gauza asko. Eta batez ere, ikasiko duzu nola irudikatu zure pentsabideak paperean edo sarean.
Peachpit Press
Liburua Peachpit Press argitaletxeak kaleratu du, ingelesez, eta 22,49 dolar balio du, erosiz gero argitaletxearen sareko helbidean.
Argitaletxe honek itzal handia du ordenagailuekin zerikusia duen jendearen artean, berak kaleratu baititu alor horretako libururik interesgarrienetako asko eta asko. Berton kontsulta daitezke beste bilduma hauek: Adobe Press, Macromedia Press, New Riders eta TechTV, besteak beste.
Gehiago jakin nahi duenak Before & After aldizkariaren gainean, Sustatun bertan aurkituko du informazio gehiago.
Erantzun
Sartu