Microsoft-ek Windows XP eta Office 2003 euskaratuko ditu
Gastu handia
Eusko Jaurlaritza Microsoft-ekin elkarlanean aritu izan da. Cybereuskadi-ko boletinean irakurri dugunez, Jaurlaritzak software librearen abantailak kontuan hartuta, besteak beste, multinazionalarekin zuen lan harreman hori hautsi du.
Bestalde, multinazionalak maiztasun handiz programen bertsio berriak merkaturatzen ditu eta horrela, euskarazko itzulpenak atzeratuta gelditzen dira denbora epe laburrean; bertsio berriak baitatoz. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak produktu berriaren kalitatea zaintzeko konpromisoa hartu du, baita promozioan parte hartzeko ere.
Programak euskarara itzultzea oso garesti suertatu da. Hona adibide batzuk:
- Microsoft Office 2000: 1,4 milioi euro.
- Windows 95-98: 2 milioi euro.
Orain Microsoft-ek bere esku hartuko ditu kostu guztiak. Baina, kontuan izan behar da, aurretik egindako lanetatik material ugari berreskuratu eta erabil daitekeela. Beraz, kostuak, hein handi batean, asko murrizten dira. Katalanerako eta galegorako itzulpenak ere lantzen ditu. Microsoft-en esanetan "hizkuntza nazionala" bultzatzearen aldeko ekimena da.
Baita Oficce 2003 ere
WindowsXPren euskarazko bertsioa amaitu bezain laster, Office 2003aren euskarazko bertsioa prestatuko dute Elhuyar Fundazioak eta UZEIk. Otsailaren 23an hasiko da Office 2003-raren itzulpena, eta maiatzaren erdialdean amaituko da. Badirudi udarako kalean izango dela euskarazko bertsio hau Itzuliko den paketeak Office 2003 Estándar du izena, eta Word, Excel, Outlook eta Power Poin programak ditu.
Elhuyar-ek eta UZEI-k arlo honetako hainbat itzulpen lan egin dituzte; Windows 98, Office 2000, Linux Mandrake eta Open Office, esaterako.
Erantzunak kargatzen...