Britainia Handiko Keele unibertsitatean materialez beteriko 40.000 kaxa digitalizatu ditu. Guztira, bost milioi argazki inguru jarriko dira agerian Internet-en. Britainia Handiko Aireko Nabigazio Indarren argazkiak dira. Irudiak II. Mundu Gerrak eragindako ondorio latzak erakusten dituzte.
Keele unibertsitateko ordezkarien esanetan, II. Mundu Gerrako (1939-1945) argazkiak astelehenean gaur jarriko dira ikusgai Internet-en. "Aerial Reconnaissance Archive" (Aireko Errekonozimendu Artxiboa) da argazki bildumaren deitura.
Estrategiak antolatzeko erabiliak
Edozein gudak eragiten du izu eta sufrimendua. Artxiboan Auschwitz-eko (Polonia) sarraskitze-esparruan bizi izandako izua edota Normandian (Frantzia) tropa aliatuek eginiko desenbarku erabakigarria irudikatzen duten argazkiak daude, besteak beste.
"Royal Air Force" (RAF) izeneko hegazkinek hartu zituzten argazkiak, erresoluzio altuko kamerekin. Europa zati handi baten menpean hartu zuten alemanek eta horien aurka estrategiak antolatzeko baliagarri izan zitzaien argazkiak agintari aliatuei.
Orain artean kaxetan
Keele Unibertsitateak 1962an eskuratu zituen argazkiak. Orain artean ia ezinezkoa zen argazkien kontsulta egitea, 40.000 kaxetan bildurik baitzeuden. Ondorioz, irudi edo imajina konkretu bat bilatzeko lana oso astuna zen.
Erabiltzaile bakarrenetarikoen artean, leherkariak desgaitzen dituzten enpresak daude. Horiek aliatuek Europan jaurtiki zituzten eta lehertu ez ziren bonbak aurkitzeko erabili dituzte.
Steven Spielberg-ek ere erabili du argazki artxiboa. II. Mundu Gerran kokatutako "Band of brothers" telesaila zuzentzeko hainbat irudi aztertu zituen.
Beraz, gaurtik aurrera, "Aerial Reconnaissance Archive" argazki bilduma ikusgai izango da webgune honetan: http://www.evidenceincamera.co.uk/
...eta noizko "aliatu kapitalistek" iekrtu, planeatu eta burutu zituzten sarraskiak in technocolor??