Teknologia albisteak

Gandalf: ADSL-a baino 1000 aldiz azkarragoa

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-01-27 : 10:01

Universitat Politècnica de València-ko ikertzaileak ADSL-a baino 1000 aldiz azkarragoa den konexioa diseinatzen ari dira. Gainera segurtasun maila handiago eskainiko du.

UPV-Valentziako Unibertsitate Politekniko -ko, Teknologia Nanofotonikorako Zentroan ( Centre de Tecnologia Nanofotònica ) ADSL-a baino mila aldiz azkarragoa eta sarerik gabeko Wi-fi teknologia baino ehun aldiz azkarragoa den Interneterako konexio bat diseinatu dute.

Sistema honek gigabit bat segundoko abiadura lortzeko kapaza izango da. Sistema berriaren izena Gandalf da, eta ikerketa proiektuak Europako Batzordearen laguntza jaso du.

Sistema berri honen froga eta erakustaldien azken fasea gaur bertan hasiko da, eta Javier Martí katedradunaren esanetan Interneterako konexio iraunkorra bideratzen du, kable edo irrati bidez, eta sarea erortzerakoan dexkonexioak edota datu galerak ez ematea bideratzen du.

Informazio gehiago hemen

Erantzun

Sartu