Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalug, Ipar Euskal Herriko software librearen erabiltzaileen elkartea jaio da

Sustatu
2004-01-23 10:01

Urtarrilaren 10eko taldearen sorrera bilerak emandakoa, hemen azaltzen da frantsesez. Bileraren argazkiak ere badaude hemen.

Bordeleko ABUL Linux erabiltzaile taldearen adar gisa-edo sortu da, hastapen hauetan, Euskalug taldea. LUG bat, argotean, Linux User Group bat da, erabiltzaile talde bat, hortik Euskalug...

Euskararen inguruan ere badute aipamen labur bat, beren hasierako egitasmoen artean. Itzulpenak, software erabilpena euskaraz, eta Hego Euskal Herriarekin loturak estutzea bultzatzea proposatzen dituzte hizkuntzaren alor honetan.

Posta zerrenda bat ere sortu dute, eusk@abul.org . Harpidetzeko, hemendik.

Eta gaur hilak 23, ostirala, arratsaldez bilera bat dute: ESTIA institutuan. Pierre Jarillon ABUL elkarteko lehendakariordeak emango du: Logiciels libre au Pays Basque, Les logiciels libres, de la théorie à la pratique, historique et perspectives d'avenir. Arratsaldeko 19etan, ESTIA-ren aretoan, Bidarteko Izarbel Technopolean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu