Teknologia albisteak

2004ko Argia Sariak

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2004-01-23 : 18:01

Gaur (hilak 23) arratsaldeko 16:00etan banatu dira 2004ko ARGIA Sariak, Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean. Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko sariak eman dira. Honako hauek izan dira saridunak, Sareko Argian argitaratu berri dituzte.

Aurtengoan bost sari eman dira:

  • Prentsa idatzia: Berriako Nazioarteko Saila.
  • Irratia: Aritz Agirre, Euskadi Irratiko Madrilgo korrespontsala.
  • Telebista: Iban Garate, ETBko aurkezlea. (EITB)
  • Internet: Susaren webgunea.
  • Merezimenduzko saria: Berria egunkaria.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu