Datorren ostiralean, hilaren 30ean, HIZTEK graduondokoaren barne antolatzen den mintegian, Euskaltzaindian burutzen ari den Euskararen Herri Hizkeren Atlasa izango dugu mintzagai.
Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren kasuan, beste hainbat hizkuntza-atlasen kasuan bezalaxe, euskararen eremu osoan barreiaturiko inkesta-puntu batzuetan hizkuntza mintzatuaren errealitatea jasotzen du bere status dialektalean. Horrela, euskaraz hitz egiten den lurralde osoan aukeraturiko puntuetan euskaraz nola hitz egiten den jasotzen du.
Lanaren berri emateko eta zein fasetan dagoen azaltzeko Euskaltzaindiaren Atlasgintza batzordeko arduraduna izango dugu gure artean.
GAIA: "Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren aurkezpena".
HIZLARIA: Gotzon Aurrekoetxea. Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saila. Euskaltzaindiko Dialektologia eta Atlasgintza Batzordekidea.
NOIZ: Hilaren 30ean, arratsaldeko 4etan.
TOKIA: UEUren Ikastetxe Nagusia- 3. solairua.
Informazio gehiago nahi izatekotan, idatzi edo deitu (943 821426)
Erantzun
Sartu