Teknologia albisteak
5

"Zerain dantza zain": erromeriak berreskuratzeko

Erabiltzailearen aurpegia
EHTE - Euskal Herriko Trikitixa Elkartea
2004-01-27 : 12:01

Herriko festa eta ospakizunetan dantzak izan duen sona berreskuratzea da ekimen honen asmo nagusia. Zeraingo herria bere ondarea etengabe berreskuratuz etorkizuna lantzen ari da. Herri-izaeraren ondare adierazgarria da dantza. Erromeria eta dantzarekin bukatzen ez den ospakizunik ez da gure artean.

Dantza: ikusteko edo parte hartzeko?

Dantza: ikusteko edo parte hartzeko?

Azken aldi honetan, herritarrok parte hartuz gozatzeko baino, dantza ikuskizun huts bilakatzeko joera hartzen ari dela iruditzen zaigu. Trikitixarekin berarekin ere antzeko bidea jorratzen ari denaren hausnarketa egina du Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak. Bi kezka hauek uztartzearen ondorio da aurkezten dugun ekimen hau.

Ekimena

Urte osoan zehar trikitixa eta dantza lotuz erromeria herrikoia eta parte hartzailea sustatu nahi dugu. 2004 urterako bederatzi erromeria antolatu dira. Edonoren parte hartzea errazteko erromeria hauek jai edo ospakizunen baten burutzea izango dira -San Blas, gaztain-jana, azoka...- igande arratsaldez, 18:00etatik 20:00etara, Zeraingo Elizaren atariko aterpe goxoan.

Goierriko trikitixa eskolak lotu dira honetarako. Bestetik, herriz herri dauden dantza taldeetako jendea ere beste guztiok bezala dantzari soil gisa parte hartu eta gozatzera gonbidatu da. Edonoren parte hartzea erraztu eta bultzatu asmoz, beste herri askotan erromeriatan ezagutzen den dantza irakasle-animatzailearen figuraz osatuko dira erromeria hauek.

Trikitilari hauek hartuko dute parte

Parte hartuko duten trikitilariak honoko hauek izango dira, besteak beste: Koldo eta Arantxa Iparragirre, Alaitz Telletxea, Xabier Arakama, Amaia Zubeldia, Daniel Oiarbide eta Ruth. Dantza irakasle-sustatzaile lanetan Patxi Perez arituko da.

Erromeria egunak:

Otsailak 1. Zeraingo Bola Tokiaren Inaugurazioa, arratsaldean merienda eta erromeria
Otsailak 29
Martxoak 28
Apirilak 25
Ekainak 6
Irailak 19
Urriak 24
Azaroak 14
Abenduak 19

  • Tokia: Zeraingo Elizaren atarian
  • Ordua: 18:00etatik 20:00etara

Harremanetarako:

Erantzunak

Aitor
2004-01-27 : 12:18

Ekimen polita dirudi, baina zein dantza egingo dira, trikitiak bakarrik? Edo tangoak, balsak...



Joseba
2004-01-27 : 12:38

Ekimen pozgarria da oso eta Zerain buru izatea, adierazgarria. Herri bizietan bizia dela erakutsi du Goierriko herri txikiak. Zeragin bataiatu beharko lukete, eragile handia delako eta herri bultzadaren eredu.



Ehte
2004-01-27 : 14:22

> Ekimen polita dirudi, baina zein dantza egingo dira, trikitiak bakarrik? Edo tangoak, balsak...



Dantzarako errepertorioari dagokionez, ez dira fandangoak eta arin arinak bakarrik izango, mejikanak, baltsak etab ere bai. Hala ere, Patxi Perez dantza irakasle edo sustatzaileak erakutsiko dituen dantzak beste batzuk dira, besteak beste, scottish-a, courinta, polka eta reel-a.



Dantzarako gogoa duen orok dantzatzeko modukoak dira

Aitor
2004-01-27 : 16:25

aaaaaa



Orduan, Tapia ta Leturiak egiten duten erako zerbait izango da. Polita dirudi. Ia ondo ateratzen den.

rita
2004-01-27 : 17:07

gazteak ere joateko ondo legoke balakaoa eta jebia ere ipintzea. Bati baino gehiagori ez zaio bat ere gustako ideia hau, baina nire ustez hau eginda gazte gehiago hurbilduko direla uste dut nik.

Erantzun

Sartu