Informazio eta Komunikazioaren teknologia berrietan euskara sustatzeko dirulaguntza deialdia egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Dirulaguntzen eskabidean 2004 urterako proiektu edo egitasmoak aurkeztu behar dira.
Eskaera egiteko, euskara informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan izatearen gaineko egitasmo edo proiektuak izan behar ditu enpresak 2004 urterako.
Dirulaguntzak lehiaketa jardunbideari jarraituz emango dira eta horretarako eratuko da epaimahai kalifikatzaile bat.
Dirulaguntzak eskuratzeko proiektuek teknologia berrietan euskara sustatu behar dute:
- Ahotsa euskaraz ezagutu eta sintetizatzera jotzen duten ekoizkinak.
- Euskal kulturaren ondarearen gainean euskaraz dagoen informazioa digitalizatu eta zabaltzea.
- Euskara ofimatika eta telematikaren eremuetan ager dadin, laguntza ematen duten tresnak (Internetekin lotzeko zerbitzuak,
PDA eta esku-telefoniakoak, multimediakoak, baldin eta euskaraz badira; euskaraz dauden guneen bilatzaileak, eta euskaraz dauden orrialdeekiko estekak).
- Aisia eta astialdirako ekoizkinak (euskaraz dauden bideojolasak, ordenagailuzko jolasak, eta abar).
Onuradunak:
- Bizkaiko Lurralde Historikoko merkataritzako erakundeak eta kooperatiba sozietateek eskuratu ditzakete dirulaguntza hauek. Baldintza hauek bete behar dituzte:
- a) Sozietatearen egoitza eta zerga egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan izatea.
- b) Eurei dagokien Erregistroan izena emanda egotea.
- Diru-laguntzen onuradun izan daitezkeen enpresei zerbitzuak egiten dizkieten erakundeek ezin dute deialdi honetan parte hartu.
- Era berean, merkataritza-erakundeak deialdi honetatik kanpo geldituko dira, baldin eta haien kapitalean herri administrazioetarik batek edo batzuek partaidetza badute.
Dirulaguntzen gaineko informazio guztia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eskuratu daiteke, otsailaren 27ko zenbakian: epaimahaiak kontuan izango dituen irizpideak, eskabidean aurkeztu beharreko agirien zerrenda, dirulaguntza hauetatik kanpo gelditzen diren proiektu motak, etb.
Epea eta eskabideak:
- Eskaerak egiteko epea: otsailaren 28tik martxoaren 29ra.
- Eskabideak:
- Euskara Sustatzeko zerbitzua, Bilboko Rekalde Zumarkaleko 30eko 5. solairuan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era. Eskabidea sinatu beharko du erakundearen
legezko ordezkariak.
- Internet bidez: www.bizkaia.net-eko Kultura Sailaren orrian, euskara atalean dago eskabide orria ("Eskabideak on-line").
Erantzun
Sartu