Teknologia berrien bitartez, euskara sustatzeko laguntzen onuradunak
2004-03-02 12:03
Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak teknologia berrien bitartez euskara sustatzen dutenei zuzendutako dirulaguntzak banatu berri ditu.
Dirulaguntzak bost multzotan banatu dira. Hauek dira multzo bakoitzean puntu gehien izan dituztenak:
1-. multzoa: Euskararen ondarearen informazioa digitalizatu eta zabaltzeko egitasmoak.
- Bonaparte ondareko eskuizkribuak: edizio elektronikoa (Deustuko Unibertsitatea)
- Literaturaren zubitegia (Estrata Liburuak, S.L.)
- Azkue hiztegia (Aurten Bai Fundazioa)
2-. multzoa: Aisialdirako ekoizkinak.
- Euskararen multimedia gordailua (Mediategia) (Hori-Hori, S.A.L.).
- Galde debalde (Plazagunea, S.L.).
- Bat, bi, hiru, lau, bost, Urdintxo eta Pox (Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Kop. Elk.).
3-. multzoa: Internet-en bidez euskarazko zerbitzuak, baliabideak eta produktuak eta edukiak gizartera zabaltzeko egitasmoak.
- Ikastolen Konfederazioaren web gunea 2003 (Euskal Herriko Ikastolen Elkartea).
- www.gureirratia.com (Topagunea, Euskara Elkarteen Federazioa).
- Hemeroteka zerbitzua (Euskal Editorea, S.L.)
4-. multzoa: Hizkuntzen teknologietan euskara integratzeko proiektuak.
- Snowball-erako euskarazko lematizatzailea (CODESYNTAX, S.L.).
- Alegiazko aurkezleak euskaraz Interneten (ASOCIACIÓN Vicomtech).
- Etsedi euskaraz (Xmadina Tecnologia Adaptativa, S.L.)
5-. multzoa: Softwarea euskarara lokalizatzea edota euskaraz sortzea.
- Elkarteen kudeaketa integralerako erabilpen baten garapena euskaraz (BIGE, Gurasoen Elkartea).
- EDIT-ON (Goiena Komunikazio Zerbitzuak, Koop. E.).
- Webgune.net (Kaixo! Internet, S.L.).
Eusko Jaurlaritzaren webgunean dago eskuragarri dirulaguntzen gaineko dokumentua.
Erantzunak kargatzen...