Berria egunkariak hemeroteka jarri du sarean. Ez dut uste hemerotekak asko kontsultatzen direnik, baina behar direnean hor egotea hain da garrantzitsua Pauso berri eta handia eman dute. Askok sumatzen genuen faltan.
Berriak martxan jarri du hemeroteka. Gaika, egunaren arabera, sinaduraren arabera egin daiteke bilaketa. Eta bilaketa aurreratu horrek asko errazten du.
Bilaketa oso ondo dabil. Proba bat egin dut oraintxe eta hauxe emaitza:
Beti ere Berria dagoenetik egiten ditu bilaketok, ekainaren 21etik aurrera, hain zuzen.
Bilaketa egitean, aurkitutako hitza belztuta agertzen da eta hori ere lagungarri da, duda barik.
Hilabete barru albistea topatzeaz gain albistea joan deneko orria ere topatzeko bidea jarri gura dute Berriakoek. PDF formatuan ikusi ahal izango da orduan.
Gehigarriak ere falta dira hemerotekan, nahiz eta eduki batzuk egon badauden. Esaterako: pareak bai, elkarrizketen bilduma...
Erantzun
Sartu