Sustatu logoa Teknologia albisteak

Lau-hiru-bi-bat-zero unea bizi izan dugu gaur

Microsiervos gunean irakurri dut, ordu eta data kointzidentzia bitxia gertatu dela, bart gauerdia pasatu eta gutxira.

00:01 02.03.04 - Beraz, zero, bat, bi, hiru, lau.

Euskaraz, noski ez da ordu berean gertatu, baina hortxe hortxe. Orduaren kokapena aldatuta, horra: 04.03.02 01:00, 2004ko martxoaren 2an, goizeko ordubatean zehazki. Lau, hiru, bi, bat, zero.

Ordua dataren aurretik jarrita, goizeko seirak eta bost minututan, ordu hauxe zen: 06:05 04.03.02, sei bost lau hiru bi.

Microsiervos gunean iradokitzen du mila urte barru arte ez dela gertatuko halakorik. Baina ez da egia. Datorren urtean, berriz gertatuko da gaztelanoaz, 01:02 03.04.05, Apirilaren 3an.

Euskaraz ere gertatuko da datorren urtean: 05.04.03 02:01, gaztelaniazko egun berean, baina berriz ere ia ordubeteko atzerapenarekin.

Egutegiak gustatzen bazaizkizu, horra gune bat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu