Bi deialdi bitxi, bietan bainujantzian
Neguan eta bainujantzian
Hilaren 5a, Bergaran. Eroski Bidaiak agentziako bulegoa berria. 17:00ak eta 17:15ak bitartean. Bainujantzian agertzen diren lehenengo 25 lagunei hotel batean aste bukaera bateko egonaldia opari. Benetan ekintza bitxia.
Deialdi bitxi hori egin du Bergarako Eroski Bidaiak agentziako bulegoak. Baina, Bergarako Udalak turismo agentziako obrak geldiarazi dituela eta atzeratu egin dute ekimen berezia. Data berria zehazteke dago.
Erakusleihoa hondartza bihurtuta
Gasteiza salto egin dugu. Eroski Bidaiak agentziak beste lehiaketa bitxi bat antolatu du: 7 egunetan, 7 orduz, bainujantzian, hondartza itxura hartu duen erakusleihoan mantentzea. Andra Mari Zuriaren plaza ondoan dagoen bulegoan astelehenetik bikote batek hartu du erronka. Lau izarretako hotel batean, bederatzi egun eta zazpi gau Kariben, dena ordainduta. Hori da saria.
Bergarako deialdia atzeratu egin da. Baina ez, Gasteizko Lakuako bulegokoa. Aurreko ostiralean, bulego berriaren aurkezpena zela eta, bainujantzian agertzeko deialdia egin zuten. Bainujantzian agertzearen truke, hotel batean gau bat oparitu zieten lehenengo 25 pertsonei, eta gainontzekoei, Terra Mitica-rako sarrerak.
Erantzunak kargatzen...