Sustatu logoa Teknologia albisteak

Poltsikoko telefonoko nobelak sustatuko ditu Telefonica-k

Sustatu - Sustatu
2004-03-03 09:03
Bezero potentzialak

Bezero potentzialak

Espainian, Telefonica-ren Movistar-ek eskainiko du zerbitzu hau. 2003an Japoniako NTTDoCoMo konpainiarekin sinatu zuen akordioa. Gaur egun, Movistar-ek dituen bezeroetatik, 250.000 bezerok dute i-mode teknologia, Internetera konektatzea ahalbidetzen duen teknologia, hain zuzen ere.

Egunero kapitulu bat eta mota guztietako istorioak

Poltsikoko telefono horiekin, egunero nobelaren kapitulu bat irakurtzeko aukera izango dute erabiltzaileek. Literatura mota berri honi "Keiati" deitzen diote Ekialdean, hori da, hain zuzen ere, poltsikoko telefonoek japoniarrez duten izena.

Mota guztietako argumentuak biltzen dituzte kontakizunek, beti ere telefonoetara egokituta. Entrega bakoitzean 2.000 bat karaktere banatzen dira eta irakurketa laburturako idatzita.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu