Teknologia albisteak

Komunika 2004 jardunaldiak: nola uztartu hedabideak eta prentsa gabineteak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Leioa
2004-04-02 : 15:04

Athletic Club-eko komunikazio arduradunaren hitzak jaso ditugu Komunika 2004 jardunaldietan. "Erakundeak eta hedabideak" deitzen da aurtengo jardunaldia. Bertatik idazten dugu. Laburpentxo bat egin dugu hemen, jakinda ponentziak sarean izango direla.

Bi hitzaldi izan dira momentuz. Aurretik, Joseba Etxeberriak, EHUko irakasle eta jardunaldien antolatzaileak helburua zehaztu du: eztabaida irekitzea komunikazioaren inguruan. Iaz egindako jardunaldietatik ateratako eskaerekin egin da gai aukeraketa eta ponentzia osoak komunika.info webgunean jarriko dituztela esan du sarrera horretan. Momentuz ez dago gauza handirik, hala ere.

Lehen ponentzia: Maje Saez Beloki

Maje Saez Belokik hitz egin du lehenengo eta DIRCOM edo komunikazio zuzendari baten egitekoak zehaztu ditu. Aipatu ditu, gainetik bada ere, identitate korporatiboa finkatu beharra, barruko komunikazioa eta kanporakoa, publizitatea, marketing-a eta harremanak. Hori guztia aurrera ateratzeko medioak ezagutzearen beharra aipatu du; eta horrekin batera, erlazio onak izatea, enpresa ondo ezagutzea, barne komunikazioari garrantzia ematea eta kudeaketa profesionala egitea.

Gerora, ordenagailua erabiliz, beste profesional batzuren iritziak eman ditu iruditan. Entzun dira Jose Luis Allende, Natalia Giranella, Jasone Aretxabaleta, Andoni Arratibel, etab. Egindako ponentzia sarean ikusi ahal izango da.

Bigarren ponentzia: Patxi Xabier Fernandez

Jende gehiago ere egon da entzuten. Athletic Club-eko komunikazio arduraduna da Patxi Xabier Fernandez, eta besteak beste, eta esaldi batzurekin ez bada ere hemen laburtuko dugu esandakoa:

  • Prentsa aurrekoak dira estetikoak: mikro flotanteak, portatilak, ura, atzeko panela, argiztatze egokia telebistendako... preparatu egin behar dira prentsa aurrekoak eta hor enfasi handia egin du.
  • Prentsa aurrekoa egin behar duena lagundu. Ezin dira atera prentsaren aurrera preparatu gabe. Horretarako egon daitezkeen galderak aurrez antzeman, eman gura den mezua zehaztu eta argi adierazi, buru hotzarekin egin berba, emozioak alde batera laga, ez egin adierazpen luzerik, erantzunetan zehatza izan eta ez luzatu... hainbat gomendio eman ditu.

Webgunea Athletic-en baliabide garrantzitsua

E-postak erabiltzen dituzte asko. Helbidetegiak osatuak dituzte eta erabiltzen dute bai barruko zein kanpoko komunikazioa bideratzeko. Faxa atzean geratu da. 20.000 bezero baino gehiago dituzte eta hori saiatzen dira mimatzen.

Webguneak ez du fororik eta azaldu du zergatia:

  • Irainek ez dute lekurik.
  • Kontrolatzeko behar da pertsonala 24 ordutan eta guk ez dugu horretarako baliabiderik jarriko.
  • Foroa zabalduz gero ere... Non dago muga? presidenteak club-ari lapurtzen diola esatea ahalbidetu behar dugu gure webgune ofizialean?

Erabakia da ez jartzea. Realak, esaterako, badu horrelakorik eta han esaten diren astakeriak ikusita erabaki zuzena dela uste dugu.

Atlhetic-en zenbait berri eman ditu webgunearen bidez bakarrik. Horrek, webguneari garrantzia ere ematen dio.

Programa osoaren berri eman genuen Sustatun

Erantzun

Sartu