Teknologia albisteak
17

M11 ondoren: Alcala-Emakumeak espetxetik S.O.S!!!

Erabiltzailearen aurpegia
Alcala-Emakumeak espetxeko Euskal Preso Politikoak - Alcala-Emakumeak espetxetik
2004-04-01 : 10:04

  • Goizean goizetik hasi zen giroa berotzen eta momentuan jakin genuen arazoak izango genituela.
  • Goizeko 11.00ak aldera hasi ziren arruntak elkartzen, gu mehatxatzen, iraintzen etab.

Martxoaren 11ko gertakarien ondorioz Alcala-Emakumeak Espetxean emandako bizipenak

  • Modulu guztietako burnizko barrotedun ateak zabalik mantendu zituen kartzelak, honela modulu guztietako jendea (6 modulu daude guztira espetxean) euskal preso politikoak gauden 2 modulutara etor zitezkeen gurekin sartzera.
  • Enkartelada antzeko bat egin zuten gu gauden bi modulutan. Irainak, mehatxuak… bertan parte hartu zuten kartzelako “edukadora” eta argazkilaritzako monitoreak. Jendeak eskoba makilak zituen eta kartzelako “langileriaren” babes guztia zutela ikusirik, enkartelada oso gogorra burutu zuten gugandik 5 metrotara (gu jartzen garen mahaitik 5 metrotara).
  • Bazkal orduan arazoak gehitu ziren. Ez ziguten janaria zerbitzatu nahi, janaria bota ziguten… guzti hau 5-6 kartzelero, zerbitzuburua eta segurtasuneko zuzendariordearen aurrean gertatu zen.
  • Arratsaldean modulu bateko kide guztiak kiroldegira joan ziren bi kide eta Grapokide bat jipoitu zituzten ( 50 bat pertsonen artean edo). Polarrak, riñonerak, walkmana…lapurtu zizkiguten. Garbitokira bidalitako arropa lapurtu digute, poltsek lurrean pasa zuten egun osoa eta. Guzti hau kartzeleroen begien aurrean gertatu zen. Ondoren, arrunt batzuk kontatu zigutenez, kartzelero batzuk lasai ibiltzeko esan omen zieten, edozer gertatuta ere ez zietela kartzela zigorrik jarriko eta.
  • Isolamenduko modulura eraman gintuzten kartzelan geunden 16 euskal preso politikoak eta bi grapokideak. “Teorian” gu babesteko erabili zuten neurri hau. (Kontutan hartu behar da beste espetxeetan goizean goizetik txapatu zituztela kideak eta gu jipoitu gintuzten arte ez gintuztela isolamendura eraman.
  • Bertan, medikuaren jarrera guztiz salagarria iruditu zitzaigun. Jipoi osteko kolpe, zauri, zein burusoildurei kasu eskasa egin zien.
  • Astelehen goizalderarte egon ginen isolamendu moduluan, 75.2 artikuluarekin.
  • Asteburuan bisiten orduak aldatuko zizkigutela esan ziguten (ostiral arratsaldean). Normalean bisiten zerrendak jartzen dituzte modulutan. Izena, abizenak eta bisita ordua ageri dira bertan normalean. Asteburu hartako orrietan, Izena, abizenak ( grupo ETA), senideen izen guztiak eta beraien DNI zenbakiak ere jarri zituzten. Hau modulutan jarri zuten eta arruntak etorri ziren isolamenduko atera mehatxatzera. Gure senideen datu guztiak zituztela eta hilko zituztela esanez.
  • Astelehenean goiz erdi partean gure modulutara eraman gintuzten. Eguerdi partean izan genuen lehen mobida arrunt batzuekin. Kartzelero askoz gain zerbitzuburua ere bertan zegoenez, ez ginen joka hasi, gutxi falta izan zitzaigun arren.
  • Giroak bero-bero jarraitzen zuen. Kartzelak horrela nahi zuelako, noski. Modulu bateko psikologoak guk arrunta guztiak banan-banan jipoituko genituela esan zien, eta honek psikosia sortu zuen modulutan.
  • Berriz ere borroka egon zen ostiralean (martxoak 19) eta modulu bateko kide guztiak isolamendura bueltatu zituzten.
  • Bi kideri 10. artikulua ezarri eta Avilara eramango dituzte. Beste bi kide ere beste kartzela batetara eramango dituztela jakin dugu. Ez dakigu, ordea, nola eta nora. Lau kide hauei 20 minutu besterik ez zieten utzi beren gauzak jaso ahal izateko, eta oraindik isolamenduan jarraitzen dute.
  • Arazo gehien zeudeneko moduluko kideak aldatu dituzte: 4 beste espetxe batera eta beste 5ak beste modulu batera. Lasaiagoa den moduluan 9 preso politiko daude une honetan. 5 preso bakarrik ekarri gaituzte arazoak dauden modulura.
  • Modulu aldaketa gaueko 20.30etatik aurrera egin ziguten eta gaueko 23.00ak arte luzatu zen gutxi gora behera. Dozenaka kartzelero, zerbitzuburuak… oso jarrera bortitzaz guztiek ere animaliak bagina bezala tratatu gintuzten. ( Gaueko 21.30etatik aurrera, zenbaketaren ostean, modulu aldaketa egitea legala ez delakoan gaude gainera).
  • Bi aste luze pasa dira M11-tik eta oraindik ere giroa ez da guztiz lasaitu. Mehatxatzen gaituen jendearen ondoan jarri gaituzte, jipoitu gaituztenek ez dute parte bat bera ere jaso eta kartzeleroen babes osoa izan dute gainera.
  • Miaketa egin eta puntua egiteko orratzak, artaziak etab. Kendu zizkiguten. Hau ere gure segurtasunerako omen zen. Ez dizkigute gure gauzak bueltatu. Eta arruntei ez diete ezer kendu, gure alde egin zuen bati soilik.

Guzti honekin irakurketa argi bat egin dugu:

1) Kartzelak hasieratik bultzatu zuen gu jipoituak, mehatxatuak eta irainduak izatea.

2) Aitzakia honekin eskubide murrizketa eta trasladoak burutu dituzte.

3) Konponbide bat jarri ordez, kide aldaketa egin dute modulutan arazo gehienak egon diren modulura 5 kide ekarriz (beti orekatuta egon garen arren, orain 9-5 gaude).

4) Kartzelak ardura zuzena du gertatu zaigun eta gerta dakigukeen edozer gauzetan. Bai segurtasun zuzendariordea, baita kartzelako zuzendaria ere, erantzule zuzen egiten ditugu.

5) Ikastaroak utzi behar izan ditugu, bertara joateak suposatzen duen arriskuagatik eta dagoen giroagatik.

6) Ibarretxek, Aralarrek… M11an gertatutakoaz egin bezalako adierazpenek bultzatzen eta justifikatzen dituzte gure aurkako eraso guztiak. (Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jasotako jipoi, mehatxu eta irain guztiengatik)

Garazi Biteri
Aizeti Fernandez
Ainhoa Lasares
Ikerne Garaikoetxea
Aitziber Perez
Ainara Frade
Haizea Perez
Saioa Azpilikueta
Saioa Alzua
Simone Begiristain
Arritxu Andres
Ainara Calvo
Maider Egiguren
Agurtzane Izartza

Erantzunak

neu
2004-04-01 : 13:39

Noiz arte arituko dira euskaldunak kriminalizatzen? Martxoaren 11an hainbat euskal politikok izan zuten jarrera salagarria da. Eta gainera barkamenik eskatu ez!! zertarako!! azken batean beraien egoera erosoan eskatu beharrik ez dutela ikusi dute. Baina zer gertatzen da besteokin? zer kartzelan daudenekin? erasoak jarraiak izan dira, eta hori ez dute salatuko, ez horixe!!!


Nik bai, politikari horiek salatzen ditut. Presondegietako politika salatzen dut. Eta noski, hainbat euskaldun kriminalizatzeko jarraitzen duten politika salatzen dut!!!


Aitzol
2004-04-01 : 13:39

Animo neskak!

izan gogorrak eta segi aurrera! Ez ote zaie aurpegia lotsaz jausiko bakarren batzuri... barkamena eskatzeko adorerik ere ez dute!!!

Eutsi, eutsi eta eutsi!!! Eta hurrengoan etortzen direnean, eman beldurrik gabe! Euskal presoak Euskal Herrira orain!

erasotutakoen laguna
2004-04-01 : 15:47



Aupa neskak!!



Ikusten dut bai gertatutako guztia gertatuta ere gogor jarraitzen duzuela. Zezenei adarretatik heldu eta zeuena defenditzen, borrokatzen.



Pozten naiz foro honetan zuen hitzak irakurtzeaz, izan ere aspaldian lotsagabe asko ibili da arduragabekeriak esaten.



Espero dut norbaitek mezu guzti hauek jaso eta zuengana bideratuko dituela. Horregatik aprobetxatu nahi dut astero Alcala atarian elkartzen garen senide eta lagun guztien izenean besarkada handi bat bidaltzeko.



Momentu gogorrak pasatu genituen martxoaren 13ko bisitara joan edo ez erabakitzen. Joan ginenok beldurra pasatu genuen. Erasotuak izan zinetela jakin genuenean inpotentzia eta amorrua sentitu genuen.



Egun gogorrak izan ziren eta gure herriko klase politikoa aldatzen ez bada oraindik ere garai gogorrak pasatu beharko ditugu.



Baina jakin ezazue, ez zaituztegula inoiz bakarrik utziko.

Xixili
2004-04-01 : 18:20

Ikaragarria da, ez dago eskubiderik... Zer ariko ote dira pasatzen emakume hauek...



Hala ere, ez dut uste errua Ibarretxek eta Aralarrek dutenik, haiek ixil-ixilik egon izan balira tratu txar hauek ez zituztela jasoko uste duzue? Berdin-berdin, haiek esandakoa zer axola zaie hauei... Acebes-i eta PPri errurik ez, eta Ibarretxe eta Aralarri bai? Ez dut ulertzen...

erasotutakoen laguna
2004-04-01 : 18:59



Acebes eta PP, Euskal Herriaren eta euskaldunen etsaiak direla bagenekien lehenagotik ere. Ibarretxe eta Aralar dira besteak beste, horrelako izugarrikerien aurrean beste aldera begiratzen dutenak.



Hor duzu Anjel Berruete eta Kontxi Sanchizekin egin dutena, edo hobeto esanda egin ez dutena.



Zuk jarraitu hauek errurik ez dutela esaten.



Erruak erru hemen bakoitzak bereari eusten dio baina bitartean Alcalako neskak eta beste 700 zuloan.

Lagun bat
2004-04-01 : 19:02

Asteburu hortan ni ere Espaina aldera abiatu nintzen laguna ikustera. Beldurrez gindoazen, ez bait genekien zer topatuko genuen. Egia esan, osteguneko gertakarien ondoren, beldurrak gainditu ninduen eta bidaia bertan behera uztea pentsatu nuen behin baino gehiagotan.

Zorionez, ez genuen arazorik izan bidaian.

Ez dut mezu honen bidez errudunik seinalatuko. Ez dut behar, milaka aldiz madarikatu ditut haien izenak eta nekaturik nago dagoeneko.

Mezu hau alcala-ko neskei eta gainontzeko Euskal Preso Politikoei doakie: Maite zaituztegu eta ez zaituztegu inoiz utziko, astebururo izango gaituzue han.

Eutsi gogor neskak!

Euskal Presoak Euskal Herrira orain!

Aurrera Bolie!!!
2004-04-01 : 19:23

Animo neskak eta aurrera bolie!! Aurrekoak esan duen moduan asteburuero joango gara zuek ikustera, ez gaituzte geldituko!!

Horrelako arazoak berriz ez daitezen gerta EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!!!!!!

Aspalditik dakigu Euskal Presoak Euskal Herriko kartzeletan egon behar dutela, eta badirudi ahaztu egin zaigula. Euskal Presoak dira, ez espainiarrak edo frantziarrak.

Besarkada bero bat guztiei, eta batez ere Saioa Alzua eta Amaia Arrietari!!!

Gasteiztar bat
2004-04-01 : 19:53

Muxu handi bat Araba aldetik!!!

Aretxabaletarra
2004-04-01 : 23:36

Hemendik besarkada bero bat Alcala Mecoko neskei eta gainontzeko Euskal Preso Politiko guztiei. Horrelako ekintzak guztiz gaitzetsi beharrekoak dira eta uste dut hori denon egin beharra dela. Horrexegatik ardurak esktuko nizkieke euskal politikari "abertzaleei" Non dago Ibarretxe eta Sarasua???

Non??

Gogor jarraitu behar dugu gure presoei asteburuero elkartasuna bidaltzen.

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!!

gotzon
2004-04-02 : 11:22

Aupa neskak, zuek bai zuek!

Ez zaiteziela egundo makurtu, ez zaiteziela egundo ixildu, heurek baino duintasun handiagoa erakutsi dozue eta gu zuekaz egongo gara beti. Animo eta mila tona muxu bana zuontzako.

Etxean ikusi arte



Atxuri
2004-04-02 : 14:56

> Hor duzu Anjel Berruete eta Kontxi Sanchizekin egin dutena, edo hobeto esanda egin ez dutena.

>

> Zuk jarraitu hauek errurik ez dutela esaten.

>

> Erruak erru hemen bakoitzak bereari eusten dio baina >bitartean Alcalako neskak eta beste 700 zuloan.



Taliban paranoiko hori: Aralarrek dauka presoak egotearen errua?



Horra lagintxo bat: Aralarreko batek ospa egin behar izan zuen Berruetaren auzotik bestela jipoituko zenutelako.



Erruak banatzen hastekotan jai dugu, baina nola izan daiteke bat horren zikina? Ez gaude zuen kaka guztia jateko prest. Gezurtero manipulatzaile galantak zarete, ze pena!!!





GORA EUSKAL HERRIA TA ASKATASUNAaznar
2004-04-02 : 20:52

euskal presoek jasandako meatxuak ez dira berriak.izutzen nau oreretan zeazki nabarmendu den isiltasuna.ibarretxe gezurretan,aceves gezurretan,aralar ta zutik gezurretan.ANIMOAK EUSKAL PRESO POLITIKO GUZTIEI.EZ DUGU ETSIKO EUSKAL HERRIA ASKE IKUSI ARTE.JO TA KE IRABAZI ARTE.

preso baten senidea
2004-04-05 : 14:52



Zuk bai ematen duzula pena. Zeinen erraza den zuretzat gu iraintzea.



Alferrik ari zara. Gure elkartasuna eta mina foro honetan konpartitzen ari garen senide eta lagunok zure irainak baina gauza gogorragoak jasaten ditugu zoritxarrez.





sator
2004-04-05 : 22:01

> >Hau ezin dut onartu.

zikinak gu? Non duzu burua edo non zenuen mezua bidaltzean? jipoi bat aittatzen duzu, agian mereziko luke ZIKIN horrek. Esandakoak esan eta gainera arro... Edozer ikusteko jaioak gara, Kabidu hari lekuan eta ez errealitateari bizkarrik eman.

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA

Larraitz
2004-04-06 : 17:25

Aupa Neskak!!!

Euskal presoak Euskal Herrira!!!

Asko poztu naiz zuen berri jasotzeaz. Ziur egon egoera hori kalean salatzen ahaleginduko garela. Badakizue, zuek hortik eta guk hemendik indar guztiak bilduz lortuko dugula denok etxean egotea. Hala ere,uste dut, politikari askori ahaztu egin zaiela hau guztion borroka dela, eta beraien lana ere badela Euskal Presoak Etxera aldarrikatzea. Segi gogor, eutsi goiari eta eutsi behar zaion guztiari!! Muxu bat denoi!!

Ni neu
2004-04-14 : 15:39

Aupa neskak!!

Segi zazue zuen hortan ta ez utzi inork zuek zapaltzen... Gure indarrak zuekin daude!! EUTSI GOIARI ta ANIMO!!!! Besarkada haundi bat guztiontzako!!

telesforo
2004-04-20 : 21:36

Gora Eusko gudariak!!

Presoak etxera!!

PNV espainaren morroi

Erantzun

Sartu