Hiztegia.net, hiztegi guztiak klik batean.
Sarean dauden hiztegi eta Interneteko laguntza asko batu ditugu gune bakar batean, helburu argi eta praktiko batekin: kontsulta gune bakarra erabiltzea.
Euskarazko hiztegi erabilienak eta hain ezagunak ez diren beste batzuetarako bideak jasotzen ditu hiztegia.net guneak: Elhuyar, 3000 hiztegia, Euskalterm, Euskara-Katalana hiztegia, Euskara-Estoniera, Euskara-Okzitaniera, sinonimoenak...
Klik bakarra egin beharko dugu hemendik aurrera hiztegi entziklopedikoetara eta gai zehatzei buruzko hiztegi eta glosarioetara heltzeko. Klik bakarra eta, gainera, batetik bestera erraz pasatu daiteke.
Euskarazkoak bakarrik ez
Euskarazko hiztegiez gain, oso erabilgarriak diren Eurodicautom, RAE edo Le Grand Dictionnaire Terminologique hiztegiak ere baditugu hemen.
Corpusak ere badu bere txokoa eta laburdura eta akronimoekin osatutako hiztegiez gain, toponimo eta esaera zaharren datu baseetarako bidea jaso dugu.
Azkar eta erraz aurkitu ahal izango dugu bilatu nahi dugun hitz egokia. ARTEZ Euskara Zerbitzuak batu ditu denak.
Erantzunak kargatzen...