2004ko martxoaren 26an, Lezaman eginiko osoko bilkuran, "Euskalkien erabileraz. Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan" izeneko adierazpena onartu zuen Euskaltzaindiak. Hiru arlo horietan euskalkiak erabiltzeko hainbat jarraibide eman ditu adierazpen horretan.
Euskaltzaindiak dioenez, "adierazpen honen xedea da euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzea edo berrezartzea; horien bitartez euskaldun guztiok eroso eta erraz ari gaitezen egunero euskara erabiltzen dugunean".
Hona hemen Euskaltzaindiak euskalkien alorrez alorreko erabileran eman dituen irizpideak:
Administrazioan
Komunikabideetan
Irakaskuntzan
Adierazpen osoa eskuratzeko aukera duzue Euskaltzaindiaren webgunean, PDF formatuan.
Linguistikan aditua izan barik, belarrira min eman ziguten hainbat eta hainbat elkarrizketa Arrasate telebistan garai baten (GoiTBn jarraitzen du egoerak baina askoz apalago). Egoera lotsagarria irudikatu dezazuen, kazetariak euskara batua jasoan galdera egiten dio Bedoña auzoko baserritarrari (gaia baserriko lana). Baserritarrak euskalki garbian erantzuna. Hurrengo galdera batua jasoan....
Deskribaezina da baserritarrari zein arrotza egin zitzaion "herri telebista" eta bere herrikoa behar zuen hizkuntza. Komunikaziorako motibazioa eta naturaltasuna bigarren galderan jadanik galduak. Elkarrizketa interesgarri eta adeitsua zapuzturik...
Asko izan ginen egoera hau azaleratu genuenak, bai idatzizkoan eta baita telebitan ere. Arrasate Presseko zuzendaritzatik, foro honetako ezagun den gure Joxek euskaltzaindiaren hobespenak eta batez ere Sarasolaren teoria azaltzen zigun erantzun bezala.
Ni ez naiz teorikoa eta ezin erantzun parametro horietan. Baina errealitateak teoriak gainditu ote ditu?
Oraindik bide luzea dugu normalizaziorako. Zer dela eta ezin dira tokian-tokiko fonetismoak erabili? adibidez Oñatiko xau-xaua ezin dela erabili? Pena litzateke hori galtzea, ni txantxikua ez naizen arren, gogoko baititut fonestismo horiek.
Aurrera euskara!
Guztiz konforme zurekin, Ander. Azkenaldi honetan hasi gara konturatzen (denok), azken urteotan, eta euskararen batasunaren izenean, muturreraino eroan dirala irizpide batzuk. Ondorioz, zuk aipatutako egoera ilogikoak sortuz.
Euskalkien aldekoen artean ere gehiegikeriak egin direla ezin da ukatu. Baina penduloak, mutur batetik bestera balantzaka hasi arren, denborarekin erdian aurkitzen du oreka, eta espero dezagun datozen urteotan estandarra-euskalkia bikotea oreka-punto horretara heltzea. Ez dut zalantzarik euskararen onerako izango dela, euskarak ez duelako etorkizunik bata edo bestea desagertuz gero.
> Oraindik bide luzea dugu normalizaziorako. Zer dela eta ezin dira tokian-tokiko fonetismoak erabili? adibidez Oñatiko xau-xaua ezin dela erabili? Pena litzateke hori galtzea, ni txantxikua ez naizen arren, gogoko baititut fonestismo horiek.
>
Kasu horretan, ez dakit nahita edo nahi barik, ateak zabalik laga ditu Euskaltzaindiak. Hauxe dio:
"Lanean, bereziki gogoan izan bezate Euskaltzaindiak gaitzetsi egiten dituela ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak eta tokian tokiko fonetismo bereziak."
'Tokian tokiko fonetismo bereziak'. Horrek esan nahi du, "ogixa" bezalako fonetismoak onartu egiten dituela? Azken batean, euskaldunon erdiak baino gehiagok egiten dugu fonetismo hori (ogidxa, ogiya, ogixa... aldaeretan).
Oraintxe ikusten ditut zenbait, eskuak burura eraman, eta tximetatik tiraka! :-)
Ni ere bat nator euskaltzaindiaren erabaki horrekin: txokokeriak alde batera laga behar ditugu, eta ahal dela, goian aipatutako erdiko puntu horretara hurreratzen joan behar dugu.
Baina egia da, txokokeria zer den eta zer ez den, oraindik ez dugula garbi. Euskalkifobiak eta euskalkifiliak hain izan dira indartsuak orain arte, horien benetako azterketa egitea zaila izan dela.
Ea datozen urteotan denon artean erdibidea aurkitzen dugun.
asier
Realitatetik mila legoaz aparte
Uste dut inork ezin ukha lezakeela ezen dialektoak dagozela hurbilago tik euskara real sozialogikoa ezi euskara batua; horrek ez du erran nahi berez ezen aldekoago edo refusatuago denik bata ezi bertzea, baizik da konstatatione evidente total diaphanoa eta neutrala.
Iduri luke ezen azken bulta hontan ohartzen hasi garela behar duela izan euskarak (nik nioke edozein hizkuntzak) hurbil legokeena tik realitate konstatablea, sobera urrundu barik virtualitatean edo in virtualismo inidentifikable fantasmatsua.
Orain ba dirudi (izenean dialektoak edo Herria eta herritarren realitate euskararekiko adverso samarra) erran edo inkluso izkiria dezakegula: bariku, galdu jako, belu agertu, tenplau bizi, mendiko edurra, ohe gainera igon dut, dagoz,
eta bertze asko horrelakotsu.
Baina hala ere othe dateke zilegi eta permititu erraitea edo inkluso letraz izkiriatzea (izenean dialektoak, euskara batua, varietate subdialektalak, Herria edo
herritarrak) nola-ere erran daroagun realki euskaraz bere existentzia soziologiko geographiko guzian, hau da,: rifle, rublo, referentzia, reaktantzia, reaktionatu, reorganizatu, resonantzia magnetikoa, romantiko, ruloak,
?
Phenomeno hau non sartzen othe da? Jo behar othe ditugu hitzok hartu tzat euskara gaizto, erdaldundu eta satsu?
Kaixo adiskideok,
Ondoko leku honetan:
http://www.geocities.com/josulavin/Jn2.html
Leizarragaren Testamentu Berriaren aren zatitxo bat (Jn 1) ikusi dezakezue edizio eleanitzean:
euskara, grekera, latina, ingelesa, espainola, frantsesa, portugesa, interlingua eta italiera.
Ez nekien nola eman honen berri eta hona bidali dut. Barkatu eragozpenak.
Editoreren bat prest balego edizio handi bat egin liteke (CD edo) Testamentu Berri osoarena. Hilabete batzutan osorik presta nezake.
Leizarragaz gain euskara batuan ere eman liteke.
Adiskidetsuki
Josu Lavin
********
Orain Testamentu Berriaren lehenengo kapitulu hori hamabi hizkuntzatan irakurri daiteke:
http://groups.yahoo.com/group/InterlinguaFranc/files/NTM
Nire asmoa Testamentu Berri osoa egitea da sistema eleanitz honetan.
Ongi izan
Josu Lavin
Presidente de la Academia pro Lingua Romanica
****************************************
Leku berri honetan:
http://groups.yahoo.com/group/novotestamento/files
San Juanen araberako ebangelio osoa hamabi hizkuntzatan agertzen da.
Ikusirik euskaldunen eta errumaniarren interes apurra itzulpen bi hauek ezabatuak izango dira.
Modu honetara, bestalde, hamar hizkuntzatako Itun Berria DIN A4an inprimitu ahalko da (horizontalki).
Ongi izan!
Josu Lavin
*********
Adiskideok,
Ondoko leku honetan:
http://en.wiktionary.org/wiki/Wiktionary:Basque
EUSKARA-GAZTELANIA hiztegi bat ezarri dut.
Zuzenketak behar ditu, baina oinarri on bat izan liteke hiztegi handi bat egiteko.
Bestalde,
http://en.wiktionary.org/wiki/Wiktionary:Romanica
lekuan ROMANICAzko hizkuntzaren hitz- eta esaera-zerrenda luzea ezarririk dut.
Izan zaitezte ongi!
Josu Lavin
**********
> * Lagunarteko hizkera --gehientsuenean behinik behin--, euskalkian edo
> azpieuskalkian oinarritzen dela gogoratu behar da; eta landua, ostera,
> euskara batuan edo euskalkiaren erabilera landuan.
Ba ez. Euskaltzainek gogoratu beharko lukete euskalherritar gehienok euskalkirik gabeko guneetan bizi garela (Bilbo, Gasteiz, Iruinaldea, Ezkerraldea, Baiona, Erribera, ...). Leku horietako euskaldunon "euskalkia" batua da.